2018(e)ko urriaren 10(a), asteazkena

Gizon eta emakumeen soldaten desberdintasunak

Historian zehar, emakumea beti egon da haren eskubideak lortzeko lehian, eta lehia horrek gaur egun arte iraun du. Berdintasuna dago alderdi askotan baina badira oraindik ere desberdintasunak emakumeen eta gizonen artean; soldatetan adibidez.


Gaur egun, emakumeak gizonezkoak baina %23,25 baina gutxiago irabazten dute. Espainian esan dezakegu batazbeste, emakumeak, eurotan gizonak baino 5.982,42€ gutxiago irabazten dutela urtean. Egia da, urteak pasa ahala, geroz eta txikiagoa dela emakumeen eta gizonen arteko irabazien diferentzia baina oraindik ez da guztiz berdindu egoera hau. 1995. urtean, %32,88 gutxiago irabazten zuten emakumeak gizonak baino eta 2010. urtean berriz, %22,55a. Baina hau ez litzateke honela izan beharko edozeinek prestakuntza onarekin lan berdina egin dezakelako nahiz emakume edo gizonezko izan.

Oro har, emakumeek sektore guztietan gutxiago irabazten dute. Salbuespen bakarra dago eta erauzketa-industria da, esaterako, emakume gutxi dira industria hortan lanean sartzen direnak eta normalean lanpostuak administrazio edo exekutiboak hartzen dituzte, beraz, sektoreko gizonek baino% 19 gehiago kobratzen dute. Hala ee, normalean ez da horrela izaten; Espainian emakume batek gizonezko batek irabazten duena irabazi nahiko balu, Goi Mailako Lanbide Heziketa edo antzeko bat izan beharko luke.

Laburbilduz, gaur egungo egoera da hau eta aldatzen ari den arren, oraindik oso atzeratuak goaz hainbat arlotan bi generoei berdintasunari dagokionez. Resultado de imagen de diferencias de salario entre hombres y mujereshttp://www.elmundo.es/economia/2017/02/20/58ab1ff1268e3e7d478b47d0.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.