Turismoaren eztabaida pil-pilean dago, batez ere, Donostian eta kostaldeko herrietan. Urte gutxitan bisitari eta turisten kopuruak izugarri igo dira eta horrenk turismoaren eragin ekonomiko eta sozialak areagotu ditu.
Turismoak bere alde onak baditu. Turismoaren gorakada positiboa da EAEko ekonomiarentzat, non Barne Produktu Gordinen %6ko ekarpena duen. Horrez gain, turismoaren hazkundeak beste hainbat ondorio positibo ditu: garapen sozioekonomikoa ekartzen du helmuga tursitikoetara, lanpostuak sortzen ditu, teknologian inbertsioak egiten dira, eta ondare kulturala berreskuratzeko balio du, besterik beste, eta hori ahaztu behar ez den errealitatea da. Honela, orain arteko estrategia geroz eta turista gehaigo erakartzea izan da.
Hala ere, alde txarrak ere aipatzekoak dira. Lehenik, etxebizitzaren eskubideraen urraketa da kontrolik gabeko turismoaren hazkundeak eragin duen kalte zuzena. Donostia adibide hartuta, ez dakigu noraino iritsiko diren etxebizitzen prezioak, baina jada hileko errentengatik 200 euro gehiago eskatzen ari dira. Eta izugarria da zenbat pisu turistiko klandestino dauden, udal arauak urratuz dirutza irabazten ari direnak, zergak ordaindu gabe, eta abar. 2.000 pisu turistiko inguru daude, eta %75ak ez du betetzen araudia.
Bigarrenik, alokairuen prezioa %22 igo zen 2016an Donostian. Errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzen da erosteko ahalmen handiagoa duten turistei etxebizitzak alokatuz, eta beraz Donostian alokatzeko zeuden etxebizitza "arrunten" kopurua murriztu egin da, eta beren prezioa igo.
Era berean, erdigunea denez turistentzako lekurik erakargarriena ia hiri eta herri guztietan, erdigunean bizi diren herritarrak dira kaltetuenak. Prezioen igoera eta bizitzaren garestitzea erdigunean nabaritzen da gehien, bereziki etxebizitzen salneurriari dagokionez. Eta horrek eragiten du erdigunean jaiotakoek periferiako auzo eta herrietara bizitzera joan behar izatea: gentrifikazioa. Bartzelona, Marsella, Venezia edo Madrilen azken hamarkadan milaka lagun bizilekuz aldatzera behartu dituzten faktore eta prozesu berberak Donostian ikusten hasi dira.
Azkenik, turismo masiboaren eragin orokor horiei beste hauek geheitzen zaizkio: espazioen gain-okupatzea, komertzioaren homogenizazioa, hiri-paisaiaren banalizaioa eta herritarrak etxean arrotz sentitzea.
Bestalde, Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak eskainitako datuen arabera, egun Gipuzkoan dauden 5.200 oheren eskaintza 2019ko hasierarako 7.200 izatea da helburua. Tolosan eta Hondarribian hotel bana ari dira eraikitzen, baina hedapen horren eraginik handiena hiriburuak biziko du: Donostian 20 hotel berri eraikitzeko lizentziak banatu dituzte. Gainera, hotelen eskaintzari gehitu behar zaio azken aldian polemika piztu duten etxebizitza turistikoena - jabeek legearen aurrean ez aitortzeagatik-.
Beraz, non dago turismoaren muga? Bizitza eta turismoaren arteko oreka galtzen denean, turismoaren eragina ezin da neurtu beteriko ohe kopuru hutsen arabera. Biztanleriaren eta bisitarien arteko oreka mantentzea garrantzitsua da turismoa arazo bihurtzea nahi ez badugu.
Masifikatutako turismoa duten herrietan turismoaren kontrako mugimenduak sortzen ari dira. Hala ere askori turismoaren kontrako jarrera agertzea kosta egiten zaio, gehienei bidaiatzea gustatzen zaigulako eta hori egiten dugunean gu ere turistak bihurtzen garelako. Nire iritziz, neurriak hartzen hasteko garia da, gure herrian lasai bizi nahi dugu, orekaz. Seguru turismoarentzat ere atseginago izango dela.
Informazio-iturriak:
https://www.argia.eus/albistea/turismo-masiboaren-olatu-berria-donostian-20-hotel-eraikitzera-doaz
https://www.argia.eus/albistea/ito-gaitzakeen-olatua
https://www.berria.eus/eztabaidagela/1863/2017-05-14/turismoaren_hazkundea.htm
http://gipuzkoa.hitza.eus/2017/09/29/ez-da-turismoa-hiri-eredua-da/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.