2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala
Argindarraren prezioa
Sarritan ikusi eta entzuten ditugu argindarraren inguruko albisteak, baina inoiz jartzen al gara pentsatzen zergaitik ordaintzen dugun hainbeste harengatik? Gaur egun inoiz izan duen preziorik altuena izatera ailegatu da eta ematen duenez gauzak aldatu ezean, gehiago igotzen jarraituko du.
1997an, Jose Maria Aznar Espainiako gobernuko presidentea zenean, hasi zen merkatu energetikoaren liberalizazioa. Argindarraren kontsumitzaileak, ordaintzen duenaren %35 soilik kontsumitzen du errealitatean, % 21 zergak dira eta geratzen den %44 ordainsariak. Gizarteak ezjakintasun handia du gaiaren inguruan, konsziente gara argindarra garesti dagoela eta harengatik asko ordaintzen dugula, baina askotan ez dakigu zer ordaintzen dugun eta zer ez. Gainera, ez gara konsziente zenbat erabiltzen dugun, hil bukaeran faktura iristen zaigun arte.
Gaur egungo prezioekin, hirugarren munduko pertsonek soilik kontsumitu dezakegu argindarra. Nahiz eta giza eskubide bat den etxe bat izatea hark ekartzen dituen gauza guztiekin, Mundu honetako % 52ak soilik kontsumi dezake. Baina honen atzean konpainia elektrikoak daude, benefiziario nagusiak. Adibidez, Ibedrola, Endesa...
Ala ere, guk asko dugu egiteko honen aurrean. Hasteko guk egiten dugun kontsumoa gutxitu eta horretarako neurgailu bat ipini. Gainera, oligopolioetako enpresak ez hautatzen saihatu behar dugu, horren ordez, energia berdea saltzen duten enpresetara joanaz. Horrela, aurreztu egingo dugu eta baita gutxiago kutsatu ere.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.