ETXEBIZITZAK BIZITZEKO DIRA
Asko pentsatu gabe, esan genezake diruak jende guztia poztarazten
duela, baina badaude beste pertsona batzuk ─existitzen dira,
benetan─ nazka sentitzen dutenak dirua idolatratzen dutenenganako. Askok diote
dirua edukitzeak ez dakarrela zoriontasuna, eta hala da, edo horrela izan
beharko litzateke. Hala ere, denok dakigu dirua edukitzeak gure
egunerokotasuneko bizitza errazten duela, eta asko izan gara diruduna
izatearekin amestu dugunak.
Egun, jende askoren nahia da bere esfortzu eta lanagatik,
edo zorte-kolpe batengatik, kontu
korronteko diru zifra, modu batera edo bestera, handiagotzea. Azken urte
hauetan izan dugu adibide nabarmen bat: etxebizitzen erosketa.
Denbora pasa ahala balioa handiagotzen doanez, etxebizitzen
erosketa ikaragarri goratu da azken urteetan. Jendeak etxebizitza bat erosi
izan du, urte batzuetan eduki, eta gero, balioa handituta, saldu, etekinak
lortzeko.
Kapitala lortzeko metodo hau erabiltzen dutenak milaka
eta milaka pertsona direnez, milaka etxebizitza daude hutsik. Eta hori ez da
ongizate estatuaren irudi polita.
Horren harira, Iñaki Arriola Etxebizitza, Ingurumen eta
Lurralde Antolaketako sailburuak aste honetan bertan argitaratu du gobernuaren
asmoa. Izan ere, etxebizitza hutsen egoera honi aurre egiteko, lege bat sortu
nahi dute, eta denbora gutxi barru, lege horren araudi-zirriborroa egingo dute.
Proposamen honen funtzionamendua hauxe da, gutxi gorabehera: etxebizitza hutsen
jabeei denbora zehatz bat eman alokatzeko;
bestela, gobernuak hartuko luke etxebizitza alokairuan uzteko.
Ulertu eta errespetatu behar da pertsona askoren
inbertitzeko nahia, baina 20.000 etxebizitza hutsik egotea Euskadin etikoa al
da? Dirua inbertitu nahi duenak baditu beste modu batzuk, esaterako, akzioak
erosiz, dirua banketxean utziz…
Eskertzekoa da gaur egun hutsik dauden etxebizitza hauei
erabilera bat ematea, eta urte hauetan egon den kaos urbanistikoari irtenbide
bat ematea.
Erabilitako iturriak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.