2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

Nazioen aberastasuna

Adam Smith 1723an jaiotako filosofo eta ekonomialari eskoziarra zen. 1776an (53 urte zituela) pisu handiko liburu bat idatzi zuen, non ekonomia eta filosofia nahasten zituen. Liburuak "Nazioen Aberastasuna" du izena eta bertan, ekonomia garatzeko oinarrietaz berri ematen da. Ideologia liberalak baliatuz, merkatu librea bultzatzen du, esku ikusezina aipatuz.

Esku ikusezina Adam Smithek asmatutako metafora moduko bat da eta sorrera horren ondoren, asko erabilitako terminoa kontsideratzen da. Hau, merkatuan jokaera interesatua izatean gertatzen da eta gizarte-oreka batera iristean datza. Bakoitzak bere beharrak asetuak ditugunean lortutako orekara iristeko gertatutako guztia da esku ikusezina:

Ondasun edo zerbitzu berdina saltzean, prezio ezberdinekin topo egiten duzu. Imajinatu dezagun soineko baten bila zabiltzala; batek, 15€ bailo ditu eta besteak 17'5€. Biak soineko bera izan arren, bata bestea baino garestiagoa da. Zergatik ote? Ez dute ezer ezberdinik. Merkatuaren araberakoa izan da: produktu berdina prezio ezberdinetan izatean, merkeena erostera jotzen dugu. Hori da esku ikusezina; modu instintoboan hartu duzu merkeena, inork esan gabe.

Teoria honi eta beste hainbat teoriei esker, Adam Smith oraindik ere funtsezko ekonomialiarietako bat da. Harengatik, gaur egungo ekonomiaren oinarriak eskuratu ditugu eta ekonomiaren-zikloa ulertzen eta aldi berean, aurrera eramaten lagundu gaitu. Nire ustez, ekonomiƄren arloan ezinbestekoa den pertsona bat da. Izan ere, ohore handia da 1776eko liburu horretan idatzitakoak, gaur egun arte irautea. Ez da erraza, bi mende baino gehiagoz bere ideia horiek mantendu izanak.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.