2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

LEHEN MAILAKO IKASLEEN GEHIENGOAK EGUN EXISTITZEN EZ DIREN LANBIDEETAN EGINGO DUTE LAN


Ordenagailuak duela urte gutxi iritsi ziren ikasgeletara, dirudien baino gutxiago, eta orain tableten garaia eldu da.OCDE-aren arabera, hiru ikasleentzat bat dagoela jakin da. Ala ere, helburua ez dago makinen estruktura eta konektibitatearen aurrerapenean. Ze erabilera ematen zaion ikaskuntzan, horrek ematen du zeresana, non teknologiak gorabeherak izan bai ditzake lanean. “Irakaskuntza paradigma aldaketa baten aurrean gaude” jakinarazten digu Josu Abedok, Errioxako Unibertsitate Nazioarteko Biorrektoreak, Errioxan atzotik ospatzen ari diren zortzigarren Geroa Erdarazko jardueretan. “Lehen mailako ikasleen %65ak, egun ezagutzen ez ditugun lanbideetan egingo dute lan” , gogorarazten digu.

Ikasleen formazioa nola bideratu, lan egiteko garaian konpetenteak izan daitezen, abilezia izan dezaten gero lana aurkitzeko eta noski zerikusi handia du irakaskuntza digitalak guzti honen aurrean. “Guk algebra Baldorren liburuekin ikasten genuen, baina lortu behar dena da, teknologia lan pedagogikoaren konplementu izan dadila, ez soilik e-mail bat bidali edo chat bat irekitzea bakarrik”, ziurtatzen du Mauricio Agudelok, CAF-eko telekomunikazioan adituak, baita Errioxako Udalak eta organizatzaileek ere.

“Ikasi, lan egin, ongi pasa eta bizitzea geroz eta eginkizun solapatuagoak dira eta jadanik ez dira bulegoak lan egiteko lekuak ez eta ikasgelak ikastekoak ere” jakinarazten digu Jose Francisco Ballestak, Murtziako Unibertsitateko errektore ohiak, egun bertako alkate denak. “Lan egiteko moduak aldatu dira, protestatzekoak baita maitatzekoak ere, eta aldaketa sozial horietara egokitu behar dugu” dio.

Ballestak Unescoren zifrak aipatzen ditu, aldaketa hauen tamaina ikus dezagun: 2009an, 153 milioi unibertsitario zeuden eta heldu den hamarkadan 200 milioi baino gehiago izango dira, hauetatik %46ak on line bidez ikasten du. Guzti honen erdiak baino gehiago emakumezkoak dira 2013 garren urtetik, historian lehen aldiz. Ala ere, erronka digitalaren aurrean, zifra hauek ñabartu egiten dira.80ko hamarkadan baino “emakume gutxiagok ikasten ditu garapen teknologikoarekin zerikusia duten karrerak eta honek enpresen beharrak asetzerakoan arazoak sortzen ditu”  David Lunak dioenez, Kolonbiako Informazioaren Teknologiako ministro ohia izanak,Telefonika, eta beste zenbait enpresek babestutako lehen ekitaldi batzuetan.

Nere ustez, teknologiak garrantzi handia du lan munduan eta denok horren jabe izan behar dugula uste dut. Begi-bistakoa da, irakaskuntzan ere ze garrantzizkoa zaigun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.