2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

Giza Eskubideak





Gaur egun, gizartean daukagun gai nagusietako bat da, baita gehien kezkatzen duenetako bat ere, pentsioak. Erretiroan zer? askok eta asko beren buruei egindako galdera da, duela urtebetetik ona gutxigorabera ikusitakoarekin, askok gerra garaian bizi zirenean baina okerrago biziko garela diote.

Pentsiodunak, astero astero ateratzen dira kalera beraien eskubideak aldarrikatzera, 1.080 euroko pentsio duinak eskatzen dizkiete gobernuari, baina gobernuak beste gai askorekin bezala, beraiek gehiago ezin dutela egin diote, nahiz eta presiopean egon.

Pentsioak, pertsona batek bizitzeko behar adinako dirurik jasotzen ez duenean, erretiroan esaterako, gizarte segurantzatik edo beste erakunde batetik jasotzen duen dirua da. Erretiroaren kasuan, pertsona horrek bere lan-bizitzan osatu duen fondo batera doa dirua eta bertatik ordaintzen dira. Baina espainiaren kasuan, fondo horiek ia utsik daude eta aurreikusten da hemendik urte batzuetara ezingo direla pentsioak ordaindu. Gaur egun 19.000 milioikoa da pentsioen fondoen defizita Espainian.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 25.1 artikuluaren arabera, Pentsioak izatea Giza Eskubide bat bezala hartu zen 1948.urtean. Bertan aipatzen da pertsona orok duela bizitza duin bat izateko eskubidea, etxea, janaria eta arropa urrenez urren. Baita ere, gaixotasuna dela medio lanera ez joan eta ordaindua izateko eskubidea edo eta langabezian egon eta ordaindua izateko eskubidea.

Eta hemendik aurrera zer? zer gertatuko da? zer egingo du gobernuak honen aurrean? nola biziko gara gu hemendik urte batzuetara? denak joango baigara urteak betetzen eta noizbait iritsiko baigara pentsioak behar ditugun unera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.