Emakumeen langabezia tasa gizonena baino txikiagoa da lehen aldiz
Lehen aldiz emakumeen langabezia-tasa gizonena baino txikiagoa da. Beti gizonek langabezia tasa txikiagoa izan dute. Lehenik eta behin, zer da langabezia-tasa? Langabezia-tasa lanaren eta langabeziaren arteko erlazioaren zifrak herrialde baten datu ekonomiko zehatz eta zabalenen artekoak dira., hilero biztanleria aktiboa neurtuz lortzen dira eta galdeketa baten bidez egiten da zenbait etxetan, azkenaldiko lan historialari buruzko galderekin. Ekonomia adierazle nagusi honek, kezka eta ardura pizten du gobernu, alderdi politiko, sindikatu eta iritzi publikoarengan.
Datu hauek Araba, Gizpuzkoa eta Bizkaikoak dira. Sara de la Rica-ren hitzetan "erkidegoan emakumezkoen langabezia tasa (%9,1) txikiagoa dela gizonezkoena baino (%9,7). Izan ere, gizonezko okupatuen kopurua ia bere horretan gelditu da, baina 17.000 emakume okupatu gehiago zenbatu dira urte hasieratik. Hala ere, oraindik gizonezko gehiago daude lanean, eta emakumeak okupatuen %47,3 dira".
22.000 langabe gutxiagorekin, langabezia tasa %10etik beherakoa da: %9,42. Hala ere, jaitsiera horretan 25 urtez azpiko gazteen langabeziaren jaitsiera handia. Epe luzeko langabeetan ere joera positiboa antzematen du, azken hamabi hilabeteetan zenbatutako 22.000 langabe gutxiago horietatik 17.000k denbora luzea zeramaten langabezian.
Sektoreen bilakaerari begira, azken urtean sortutako enplegu guztiak zerbitzuen alorrean eratu dira 24.000 lanpostu gehiagorekin. Industrian, berriz, joera kaskarra darama enpleguak, 8.000 lanpostu galduta. Sarade la Ricaren txostenaren arabera, eraikuntzako enplegu kopuruetan ez da izan aldaketa esanguratsurik. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nekazaritzaren sektoreak, orotara soilik 10.000 enplegu hartzen dituela ere azpimarratu du.
Beste alde batetik, 2018ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,29koa da. Aurtengo bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, langabezia %0,55 jaitsi da. Guztira, 136.400 langabetu daude Euskal Herrian.
Bizkaian, berriz, 4.600 langabetu gutxiago daude eta honek langabezi tasaren %0,75 eko jaitsiera suposatzen du. Nafarroan, era berean, 1.000 langabetu gutxiago daude. Gipuzkoan, berriz, langabezia-tasa igo egin da azken hiru hilabeteetan, %0,20 igo da. Azkenik, Ipar Euskal Herrian 200 langabe gutxiago daude, %0,10 jaitsi da.
Hurrengo argazkian, Euskal Herriko langabezia-tasa agertzen da, 2017.urteko 4.hiruhilekoa.
Informazio iturri desberdinetik hartuta da, baina albiste oso garrantzitsua da emakumeei dagokienez.