Coronavirusak utzitako egoera enpresa gehienentzat kaltegarria izan da, eta ez da salbuespena izan Inditex, enpresa handia denez, ez ditu kalteak beste enpresa batzuk bezain beste sufritu, baina hala ere bere salmentak % 70ean jaitsi dira munduko egoera dela eta.
Inditexek aurten 1.106 milioi euro garbi irabazi ditu, eta asko dirudi dezakeen arren, beste edozein urteetan baino askoz gutxiago da. Edukiera bat errespetatu beharrak, kalera ateratzeko ordutegia murriztua egoteak... jendea dendetara bertaratzea zaildu du, Inditex enpresako dendek ordu horietan lan egin ez arren, jendeak eguna hobeto aprobetxatu nahi duelako, gainera jendeak beldurra du, denda gehienetan jende asko pilatzen delako, eta segurtasun neurriak ez direlako beti errespetatzen.
Baina kontsumitzaile jaioak garenez, askok ez diote erosteari utzi, eta dendetara ez gerturatzeko online bidezko erosketak egitea erabaki dute. Honek, edukitako galerak hain handiak ez izatea eragin du, baina hala ere, ez da betiko eskaria egon, izan ere, dendetara joatera ausartzen ez diren askok, ez dakite online erosten, edo interneten beldur dira, hori dela eta ez da galera guztiz konpentsatu.
Hau bukatzean dena bere izatera itzuliko da, edo gizakiak kontsumitzeko duen beharra txikituko da?
Bibliografia:
https://www.hoy.es/economia/empresas/beneficio-inditex-pandemia-20210310082510-ntrc.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.