Merkatuan produktu berriak ateratzen direnean prezio jakin bat edukitzen dute. Prezio hau eskaera eta eskaintza kantitateak erregulatzen du. Eskaintza gehiago badago eskaera baino produktuen prezioak behera egingo du eta eskaera gehiago baldin badgo eskaintzarekin alderatuz prezioak gora egingo du. Honetan oinarritzen da merkatu librea eta gaur egungo produktu asko merkatu libre honetan mugitzen dira. Beste hainbat estatuak erregulatzen ditu beharrezkoak direla kontsideratzen direlako edo arriskutsuak izan daitezelako (alkhola, tabakoa).
Produktuen prezioan eragiten duen beste faktore bat hauen debaluazioa da. Adibidez kotxeekin gertatzen da eta oso ohikoa da, kotxe berri bat erostean, bere balioa izugarri jaisten da autoa kontzesionariotik ateratzeko momentuan eta ibilgailua erabili ez arren bere balioa ez da hasieran zena izatera iritsiko.
Ildo beretik doan fenomeno bat gertatzen da hainbat produktuetan, hauek normalean urriak izaten dira, duela urte askokoak eta oso esklusiboak. Fenpmeno hau denborarekin birbaloratzen diren produktuetan gertatzen da. Garai baten merkaturatuak izan direnak, horain gehiago produzitzen ez direnak eta ezaugarri batzuengatik balioa irabazi dutenak azken urte hauetan.
Azken aldi honetan behin eta berriro entzun dudan produktu baten berri emango dizuet "Pokemon kartak", bai ondo irakurri duzu, Pokemon kartak, baina ez dira edonolakoak. Izan ere, hauek lehen generazioko pokemonen kartak dira. Hauek 1999an atera ziren eta orudztikan ez dira gehiago produzitu, urtero kolekzio berriak areratzen zirelako. Gainera esan beharra dago, pokemon saga lehen edizioarekin egin zela famatu, Game Boyerako joko moduan "Pokemon green" eta "Pokemon red" edizioekin Japonen. Japoneko arrakastaren ondorioz, merkatu internazionaleran saltzea erabaki zuten eta "Pokemon blue" edizioa atera zuten "Pokemon red"arekin batera jaurtitzeko, berdea Japonen bakarrik atera zuten eta ez zuten inoiz mundu mailan atera. Beranduago "Pokemon yellow" atera zuten pikachuren koloreari erreferentzia eginez, hauek denak lehen generazioko jokak izan ziren.
Joko hauen arrakasta izan zela eta orain 40-30 urte dituztenek pertsonen artean nagusitzen ari da 1. belaunaldiko pokemon karten erosketa, beraien haurtzaroko oroimenak direla medio. Saldu gabe geratu ziren karta kaxa asko merkatuan jarri dira berriro izugarrizko prezioekin, eskaintza oso txikia delako hain zuzen. Baita irekiak zeuden sobreetan ateratako karta esklusiboak. Garestien erosten ari den karta mota charizard holografikoa da inglesezko ediziokoa, 50000$ inguru saltzen ari dena momentu honetan.
Hain da altua karta hauekiko zoramena, hainbat Youtuber famatuk karta hauek lortzen saiatu direla eta kriston dirua ordaindu dutela sobre kaxak erosten. Adibidez Logan Paul estatu batuarrak, ireki gabeko 6 kaxa erosi zituen, kaxa bakoitzean 36 sobre datoz eta guztira 400 karta kaxako, beraz 2400 karta erosi zituen. Kaxa batzuk 400000$ etan erostera iritsi zen eta guzti. Guztira Youtuber honek 2.000.000$ gastatu zituen pokemon kartak erosten. Hain urrunera joan gabe, Espaina mailan Rubiusek ere horrelako kartak erosi zituen duela hilabet gutxi eta berak ere diru asko gastatu zuen Logan Paulen dirutzara iritsi gabe noski.
Ondorioz, ikusi dezakegu eskaintza oso txikia den produktuetan prezio izugarri hazi daitekela, hare eta gehiago gaur egun produzitzen ez den produktu bat bada eta limitatua bada. Jendea ero bilakatu daiteke horrelako gauzak lortzen eta izugarrizko erokeriak egitera iritsi daitezke. Honekin ere gure gizarteak nola funtzionatzen duen ikusi dezakegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.