IRAGARKI KANPAINAK
Iragarkien kanpaina bat, hainbat euskarritan bereziki diseinatutako eta burututako estrategia da, marka jakin baten ezagutza handitzeko, salmenta hobetzeko eta komunikazio lortzeko honetarako publizitatea erabiliz. Nahiz eta jende askok uste duen iragarki kanpaina bat egite iragarki bat egitea bakarrik dela oso oker daude. Kanpaina batek arrakasta izateko ezin besteko da ondo antolatzea hasieratik. Kanpaina egoki eta arrakastatsu bat egiteko hainbat estrategia daude oraintxe aipatuko ditudanak.
Lehenik eta garrantzitsuena kanpainaren helburua zehaztea da. Iragarki baten helburuan pentsatzean ia beti salmentetan pentsatzen dugun arren, egia da publizitateak beste helburu asko dituela. Ohikoenak bezero berriak erakartzea, produktu berriak merkaturatzea eta eskuragarri dauden produktuak sustatzea dira. Bigarren estrategia target-a edo bezeroak aztertzea da, bai adina, sexua, clase soziala edo beste hainbat faktora, pauso hau oso garrantzitsua da iragarki nahi duzun publikora iristeko, publikoaren hobbiak aztertzea klabea izaten da askotan. Lehen bi pauso hauek eginda publikoa zatitzea tokatzen da, target-a aukeratu ondoren publikoa taldeetan sailaktu behar da produktuen eta zerbitzuen arabera, beraien azalean jartzea gomendagarria izaten da eta interesarekiko galderei erantzutea. Bezeroak aztertu ondoren argitaratzeko modua eta iragarkiarekin lortu nahi dugun mezua ikasi eta aztertu behar da argitaratzeko leku hoberenagaur egun internetean eta sare sozialetan da. Eta azkenik iragarkiaren diseinua aztertu behar da, gomendagarria izaten da kolore biziak erabiltzea nahiz eta kolore bakoitzak gauza bat errepresentatzen duen. Hona emen adibide batzuk.
Gorria: Pasioa, Indarra
Naranja: Emozioa, Larritasuna
Berdea: Osasuna, Natura
Urdina: Lasaitasuna, Lana
Arrosa: Maitasuna, Gaztetasuna
Horia: Alaitasuna, Energia
Txuria: Garbitasuna, Gozotasuna
Enpresa askok gai honetan adituak diren pertsonak kontratatzen dituzte eta iragarki ikaragarriak ikustera iritsi gara. Hona emen historian ikusitako kanpaina hoberenetakoak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.