2021(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN GORAKADA

 Merkataritza elektronikoak gora egin du Espainian, mugikortasun murrizketen eta koronabirusak kutsatzeko beldurraren ondorioz. Gaur egun, hiru kontsumitzailetik batek Internet bidez egiten ditu erosketak astean behin, pandemiaren aurretik baino % 10 gehiago suposatzen duena. 

Aldi berean, "Dendetara joateak" ere behera egin du, espainolen hirutik bik nahiago baitute establezimendu fisikoetara ez hurbildu, ez produktuak begiratzeko, ezta erosteko ere. Izan ere, Covid-a harrapatzeko beldur daudelako.

INEren datuen arabera, 10 langiletik gorako lau enpresatatik batek bide horretatik (teknologiaren bidetik) egin zituen salmentak 2019an, eta 10 langileetik beherakao enpresen % 9,5ek baino ez. Bi kasuetan, ehunekoak nabarmen igo dira aurreko urtearekin alderatuta: %5 handien kasuan, eta jauzi handia txikien artean, % 5,8tik % 9,5era. Guztira, 10 langileren baino gehiagoren enpresek 307.425 milioi euroko negozio-bolumena sortu zuten.

Pandemiaren ondorioz interes handiena piztu duten produktuen artean, nabarmentzekoak dira sukaldeko etxetresna elektrikoak ( % 68 egin zuten gora lehen deseskalada hasi ondoren), bulegoko altzariak telelanaren ondorioz ( % 204 hazi ziren bulegoko aulkiak), mahaigainak ere bai, eta azkenik, bideo-kontsolak eta bideo-jokoak ( % 173 igo ziren apirilean, Milanuncios bildutako datuen arabera).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.