Zeintzuk dira lan pruktiboaren eta lan erreproduktiboaren arteko desberdintasunak? Nundik datoz kontzeptu hauek?
Lana lan prudktiboaren eta lan erreproduktiboaren artean banatzea feminismotik dator. Gizakiok egiten dugun lana bi lan mota horietan banatzen dute adierazteko lana genero rolaren arabera banatzen dela, hau da, genero ezberdintasunean oinarritzen dela lan banaketa.
Lan mota horietako bakoitzak ezaugarri ezberdinak ditu:
1- Lan Produktiboa: Etxetik kanpo egiten da; ordaindua da; prestigio soziala dauka; lan eskubideak sortzen ditu; eta normalean historian zehar gizonek egin izan ohi dute.
2- Lan Erreproduktiboa: Gizakiak bizirauteko beharrezkoak diren eginkizunak dira; normalean, historian zehar emakumeek egin izan ohi dutena; etxearen barruan egiten da; ez dago ordainduta; ez du prestigio sozialik; eta ez du lan eskubiderik sortzen.
Ondorioz, lan banaketa horrek berarekin ekarri du emakumeak etxean geratzea eta beren lana ikustezina izatea. Gaur egun, emakume askok lan produktiboa egiten dute, baina gizonek ez dute lan erreproduktiboa egiten, beraz, emakumeak lan bikoitza egiten du, hau da, erreproduktiboa eta produktiboa.
Gaur egun, egoera horri buelta eman nahi zaio, baina hortarako beharrezkoa da gizonak beren gain hartzea dagokien lan erreproduktiboaren zatia. Modu horretan, genero ezberdinatasunari aurre egiteko eta emakumeek ere lan munduan beren eskubideak eta askatasunak lortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.