2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Suez Kanaleko krisia

Suez Kanaleko krisia 


Suezeko kanala, 1869an eraikitako megaproiektu bat izan zen, Frantsesek eta Ingelesek bultzatutako proiektua izan zen Afrika guztiari buelta ematea ekiditeko. Honek, merkantziak eramateko bidaia ikaragarri murriztu zuen eta kristonako irabaziak ekarri zizkion kanalaren kontrola zuenari. Nahiz eta kanala duela 150 urte baino gehiago eraiki, oraindik milaka eta milaka itsasontzik zeharkatzen dute urtero eta munduko petrolio bide nagusiena da inguruko herrialde gehi

enak munduko petrolio esportatzaile handienak direlako. Panamako kanalaren atzetik, munduko merkatal bide nagusiena da eta hori dela eta, Evergreen  itsasontziak sorturako krisiak ondorio larriak izango ditu mundu osoko ekonomian. 

Astearte honetan, Panamako bandera zuen Evergreen edukiontzi ontzia Suezeko kanala zeharkatzen ari zen bitartean harrapatuta geratu zen suezeko kanala guztiz itxiaraziz. Kanala egunero 51 itsasontziek zeharkatzen dute eta hori dela eta, eratutako pilaketa izugarria izan da. ehundaka itsasontzi geratu dira pilatuta. Gainera, petroliobide nagusiena izanik, petrolio itsasontzi asko pilatuta geratu dira eta honek mundu osoko  petrolioaren igoera bat suposatu du. Pilaketa honek mundu osoko petrolio eskaera asetzeko zailtasun ikaragarriak sortu ditu eta horregatik krisi larri bat sortu da mundu guztian.

Pilatuta dauden itsasontziak eta hauetan eramaten dituzten produktuen enpresak galera handiak izango dituzte krisiak irauten duen bitartean, merkantzia asko berandu iritsiko delako. Itsasontzi hauek hainbat aukera ikertu egin dituzte baina gehienek, itxarotea erabaki dute, Afrika guztiari buelta ematea kanalean geratzea baino askoz garestiagoa delako.

Bestetik, petrolioa esportatzen duten herrialdeentzat gertaera hau onuragarria izan da beraien merkaturako Brent barrilaren prezioa areagotu egin delako. Bestetik, petroleo hau behar duten herrialdeentzat eta beste itsasontzientan dauden produktuak behar dituztenak arazo larriak izango dituzte hurrengo asteetan, estimatu delako hainbat asteko lana egin beharko dela itsazontzi erraldoi hori askatzeko. Honek produktu askoren prezioaren igoera nabarmen bat suposatuko du eta nahiz eta oso urrutiko gauza bat iruditu ondorioak izango ditu gure gizartean.

Ondorioz, Krisia oso larria dela pentsatzen dut. Kanala 3 aldiz itxiarazi da bere bizitza guztian zehar eta hiruretan ondorio larriak izan ditu mundu osoan. Oso gutxitan ikusi da horrelako zerbait eta munduko merkatal bide nagusienetako bat itxita egonik mundu mailako merkataritza mailarentzako egoera kritiko bat da. Bestetik, egia da, krisia, gertatu litekeen momenturik hoberenean gertatu dela, pandemiarengatik merkataritzak beherakada nabarmen bat izan duelako. Hori bai, merkatariek aurten izandako galerekin hau bakarrik falta zitzaien beraien urtea "gogoratzekoa bilakatzeko".

BIBLIOGRAFIA:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.