2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

Juan Karlos de Borbonen Iruzurra

 

Juan Karlos de Borbonen Iruzurra

Azken hilabete hauetan asko izan dira errege emerituaren eskandaloei buruz hitz egin izan duten berriak eta oraindik, egunak pasatzen dijoaztela Espainiako errege izandakoaren berri liluragarri gehiago argitaratzen dira. Juan Karlos I. Espainiar estatuko ogasunarengan iruzurra egitea atsikitzen zaio, hori dela eta, hainbat ikerketa egin ziren horren inguruan baina oraingoz erregea guztietatik askatua izan da. Hori bai, nahiz eta askatua izan, hainbat berri iragazki dira non esaten da Juan Karlosek Espainiako ogasunari hainbar ordainketa egin dizkiola beraz, suposatu dezakegu, Errege emerituak bazituela hainbat trapu zikin. Hori egia baldin bada, ogasunak Juan Karlos de Borboiri mesede-tratu bat eman diola egiaztatuko litzateke eta hori arazo oso larri bat da suposatzen delako biztanle guztiak berdinak garela legearen aurrean.




Juan Karlos I. buruzko lehen iruzur berriak, 2008an errege emerituak jasotako 100 milioi € ko dohaintzari buruz hitz egiten dute. Diru hau, Arabiako erregeak eman zion  eta hurrengo urteetan egindako Mekako AVEarekin zirikusia izatea atsikitu egin zaie bi erregeei. Honetan hainbat enpresa espainiarrak kontratu oso garrantzitsuak jaso zituztelako. Diru mugimendu honek legala iruditu daiteke baina Suitzako fiskaltza hori ikertzen hasi baldin bada han zerbait arraroa dagoela esan nahi du. Juan Karlosen ondorengo eskandalua mundu guztiak ezagutzen duena da. 2012an gertatu zen erregea Botswanara luxuzku bidaian joan zenean elefanteak ehizatzera eta handik aldaka puskatuarekin atera zen. Etika gutxiko gertaera honen ondoren, Estandar handiak zituen bere suitzako bankuak handik ateratzea eskatu zion eta horregatik erregeak 65 milioieko transferentzia bat egin zion Corinna Larseni bere maitaleari honek urteetan zehar emandako tratu onarengatik. Mugimendu hau oso eztabaidatua izan da, jende askok pentsatzen duelako transferentzia hori egin zuela bere iruzur guztiak ez ezagutzera emateko edo dirua zuritzeko. Azkenik urteetan errege izandakoaren berri larriena 2020 urteean argitaratu da non Juan karlosek Espainiako ogasunari  diru iruzurra egitea atsikitu egiten zaio. Honengatik, bere semeak Felipe VI., Juan Karlosek estatuarengandik kobratzen duen dirua kendu dio (194.232€) urtean. Gainera, errege emerituak gizartetik jasotako presio handiarengatik, UAE ra ihes egitera behartu izan da. Abu-Dhabira konkretuki. Nahiz eta, Juan Karlos Iak ihes egin mundu guztiari zerbait arraroa dagoela zihurtatuz, konkresuan bozkaketa bat egin zen eta honetan Juan Karlosek ogasunarekin izandako hustekabeak ez ikertzea erabaki zen.


Ondorioz, galdera hau luzatzen dut: Ez lirateke Espainiar estatuko biztanle guztiak legearen aurrean berdinak izan beharko? Nire ustez, horrela izan beharko litzateke eta hori dela eta, erregeak iruzurra egin duela frogatu egiten baldin bada honek mundu guztiak bezala bere eginkizunen ondorioak jasan beharko lituzke. Hala ere, jakitun nahiz, Juan Karlos 40 urtez Espainiako erregea izan dela eta hori dela eta, nahiz eta epaitua izateko aukera badagoen hau oso txikia izango da eta traba asko jarriko dira hori aurrera ateratzen saiatzen baldin badira.

BIBLIOGRAFIA:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.