2021(e)ko martxoaren 6(a), larunbata

 Produktu Light-en Iruzurra


"Light", "Zero" edota "Gantz gutxikoa" gaur egun gure jakien erosketa egiterako orduan oso presente ditugun terminoak dira. Aukera hobea izango balira bezela eskaintzen dira, eta kontsumidoreok alimentazio industriek jartzen dituzten tranpetan, Antena 3en igortzen den "Ahora caigo" programako parte-hartzaileak bezela, erortzen gara. 


Produktu "erreduzitu" hauek, erreferentziako produktuen balio energetikoa gutxienez %30ean murriztuz sortzen dira. Hala ere, gantz kopurutik kendutakoa, azukrez eta hitz itsusiak direla diruditen substantziez betetzen dituztenez, erosleak bilatzen duen emaitzaren guztiz kontrakoa lortzen da; osasun kaltea. 



Poltsikoak diruz betetzeko asmoz
, gizarteak nutrizio alorrean duen ezjakintasunaz abantaila hartzen du elikadura industriak. Kasu askotan, "Light" etiketa portzio txikiagoan saltzen den produktu originalaren prospektuan aplikatzen baitute. 


Horrela, balio energetikoa murrizten da noski; geroz eta kantitate txikiagoa, orduan eta Kcal gutxiago. Ez da oso argia izan behar hau ikusteko, baina erosteko momentuan erabiltzen diren etiketa deigarrien ondorioz, ez gara jabetzen


Nutrizional ikuspegitik aztertuz, produktu baten osagairen bat baztertzearekin batera, jatorriz osasungarriak diren hainbat eta hainbat nutriente baztertzen dira. Jar dezagun adibide bat: esnea. Garai batean familia guztiek etxera ekartzen zitzaien esne osoa edaten zuten. Light moda etorri zenetik, esneari gantza kentzeari ekin zitzaion, esne gaingabetua eta erdigaingabetua lortuz. Gantzaz gain, esnearen propietateak osatzen dituen proteina zein gluzido osasungarriak erretiratzen dira, eta hauen ordez naturalak ez diren azukreak gehitzen zaizkie. 



Gantzek 9 Kcal/g -ko, proteinek 4 Kcal/g eta gluzidoek 4 Kcal gramoko aportatzen dituztela jakinda, argi ikusi daiteke gantza kentzeak ingesta kalorikoa jeisten duela, esnea den kalitatezko produktuaren zaporea dastatzeko plazerraz gain! 



Ikas-dezagun gure beharrez 

eta ez dezagun utzi kanpoko igorleak 

gure aukeren jabe izatea. 









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.