2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

 BITCOIN-A

 Bitcoin-a, gaur egun, behin eta berriz  entzuten dugun hitza da, bai telesailetan, bai egunkarian, sare sozialetan, etab. Hala ere, badira pertsona asko non oraindik zer den eta nola funtzionatzen duen ez dakitenak.
Bitcoin-a kriptomoneda bat da, hau da,  txanpon birtual bezala ezagunagoa  eta erreferentzia fisikorik eta herrialde baten babesik gabeko ordainketa-unitate autoerregulatua da.
Bitcoin bakoitzaren ekoizpena modu digitalean mantentzen da, eta 21 milioi unitate baino ez dituen emisio politika kontrolatu baten arabera egiten da.

Cómo comprar un Bitcoin? La reina de las criptomonedas toca otro máximo  histórico tras la inversión de Tesla | El Economista
Bitcoin, lehen aldiz, kode irekiko software bezala aurkeztu zuen programatzaile anonimo batek, edo programatzaile talde batek, Satoshi Nakamotoren ezizenarekin 2009an. Finantza-sektoreak krisi ekonomiko latza igarotzen ari ziren eta gobernuak bankuak erreskatatzeko diru ez-organikoa inprimatzeko hartu zuten erabakia izan zen Satoshiren arrazoi nagusietako bat moneta hau sortzeko.
 Beste datu garrantzitsu bat, kriptomoneda hauek edozeinek erosi ditzakeela da, hau da, mugikorrarekin "Libertex" aplikazioa bezalakoak instalatuz eta aplikazioari zure dirura ukitzera onartuz. Gainera, aplikazio hauek jabeen anonimotasuna zaintzen dute.

Bestalde, Bitcoin-ek prezio bat dute eta une honetan bere balioa 50.000$ ingurukoa da, horregatik inbertsio-tresna eta moneta gisa erabilgarria dela esaten dute. Ikusten denez, prezioa oso altua da eta gutxi batzuen esku dago txanpon honetan inbertitzea. Hori dela eta, gehiengoak Bitcoin  baten portzentaia txikiak erosten dituzte, hau da, txanpon osoa erosi beharrean ehuneko bat erosten dute (%10;%20,...).  Azkenik, esan beharra dago txanpon birtual honen balioa Bitcoinetan parte hartzen duten pertsonen esku dagoela, hau da, pertsona askok inbertitzen badute Bitcoinetan, automatikoki bere balioa handitu egingo da, demanda sortu delako eta berdin, pertsonek erosteari uzten badiote.  

INFORMAZIOA:

https://especiales.dinero.com/bitcoin/index.html 

https://es.cointelegraph.com/tags/bitcoin  

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.