2021(e)ko martxoaren 12(a), ostirala

ASTE SANTUA

 ASTE SANTUA

 

    Urte bat pasa egin da pandemia hasi zenetik eta gauzak pixkanaka-pixkanaka hoberantz doazela dirudi. Baina beti zalantzak egoten dira eta oraingo honetan ere eztabaida sortu egin da ea komenigarria den Aste Santua " salbatzea " edo ez. Horrela, gabonak eta uda salbatu genituen eta gero ondorioak jasan behar izan genituen. 

Baina badirudi erabakia hartuta dagoela. Izan ere, osasun agintariek iragarri dutenez, Aste Santuan nahiz eta ezin izango dugun gure autonomia erkidegotik atera, baina ordea mugitu ahal izango dugu bere barrutikan. Honek suposatzen du turismoa berpiztuko dela gure luraldeetan. 

Gauzak horrela, berri onak iritsi zaizkie turismotik bizi direnei. Pozik hartu dute mugikortasuna Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzeko erabakia. Izan ere, pasa den asteartetik gure herri edo hirietako atera gaitezke, eta baimena daukagu askatasun osoz Euskadi barrutik bidaiatzeko. Horrek gure ekonomian eragina zuzen-zuzena izango du. Argitaratu egin denez, azken egun hauetan erreserbak nabarmen igo egin dira. 

Alde batetik, Aste Santurako erreserbak %61era igo egin dira EAEko landetxe eta hoteleetan, hiru probintzietan. Datuak lurraldez lurralde hartuta, Arabak ditu erreserba gehien, baina bai Bizkaiak bai Gipuzkoak datu onak ere jaso dituzte. Eta beste alde batetik esan daiteke jende guztia ez dela animatuko oporretara joateko, baina bai ordea, egun planak egitera. Horrela, nork ez du pentsatu orain arte ezin izan dugun jatetxe edo sagardotegi horretara joatea)?

Garbi dagoenez, gehienok nazkatuta eta nekatuta gaude egoraz. Ez dago zalantzarik gauzak poliki, baina aurrera dijoaztela, eta pixkanaka egora maltzur honetatik aterako garela. Hori bai, espero dezagun ematen ari garen pausoak onerako izatea, gure osasunari zaintzeari utzi gabe.


 

 Azkue landetxea, Aian

vhttps://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/7890557/bideoa-turismotik-bizi-direnek-mugikortasuna-eae-osora-zabaltzeagatik/

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7896159/aste-santurako-erreserbak-61era-igo-dira-eaeko-landetxeetan/

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.