Oraindik gogoan dugu askok 2008ko krisia, horien artean Z generaziokoek (2000-2010). Txikiak ginen arren, ahaztu gabe gelditu dira guretzako garai horretako titularrak: bankuen erreskateak, etxegabetzeak… Baina, azken urte honetan ikusi dugun bezala, krisi hori ez da biziko dugun bakarra, ezta okerrena ere. Izan ere, geroz eta astunagoa egiten ari zaigun koronabirus honek ekarriko digun egoera ekonomikoa oso latza izango da. Horren aurrean, krisi guztietan bezala, langabezia izango da arazo larrienetakoak, eta justu, lan merkatura aterako garenak Z generaziokoak izango gara.
Gure gaztetasun urteak kentzera etorri den birus honek ere lana
kenduko digula dirudi. Ikasketan amaitu (unibertsitatea, zikloa…) eta lanean
hasi nahi dugunerako gizartea krisi latz batean murgilduta egongo da. Prest
gaude etorriko zaigun etorkizun laboralerako? Horrela deituriko GenPlayz
kanaleko bideo batek galdera hura planteatuz debate bat sortzen du, eta bertan oso
interesgarria den gauza bat komentatzen da: gaur egungo lanak. Gaur egun, gure
ekonomia sistemaren ondorioz, geroz eta lan baldintza okerragoak daude. Enpresa
askok beraien langileak esplotatzen dituzte, ordu estrak kobratu gabe, goiz ta
gau lan egitera behartuz. Baina niri oraindik latzagoa iruditzen zaidana
ordaindu gabeko langileak dira. Enpresa askotan bekarioak kontratatzen dituzte,
normala den bezala, eta bertan egoten dira hilabete edo urte batzuk. Ondoren,
beraien kontratua amaitu eta gero, kaleratu egiten dituzte, eta haien ordez
beste bekario batzuk ipintzen dituzte. Horrela, ordaindu gabeko langileez hornitzen
dira, etekinak handitzeko helburuarekin. Hain ohikoa bilakatzen ari den
praktika honek gazteentzako lana badagoela erakusten digu eta baita ere lana
egon arren, enpresaburuek nahiago dutela irabaziak handitu lana sortu baino. Datuak
berak erakusten digute hori: 10etik bekario 1ek lortzen du lana. Baina, ez da
aipatutakoa arazo bakarra. Bekarioetaz aparte, handitzen ari da lan
prekarioetan dauden pertsonak. Soldata duela urte batzuk baino baxuagoak izaten
ari dira, lanorduak luzeak diren bitartean.
Egoera horrengatik dago hain haserre gaztedia. Betikoak inoiz
baino gehiago aberasten ari diren bitartean gazte askok ezin dute ezta etxetik
alde egin, gurasoekin bizitzen jarraitu behar dute 32 urte inguru izan arte. Izan
ere, etxebizitzen prezioak inoiz baino altuago daude, eta gainera, igotzen ari
dira. Horren adibide garbiena Donostia dugu. Hiri honetakoak ez ditugu ezta
datuak begiratu behar hori egia dela jakiteko, denok dugulako inguruan alde
egin behar izan duen norbait (gehiengoak, nola ez, gazteak dira).
Horrexegatik dugu onartu aldaketarik ez egotea. Sistema
kapitalista, prekario eta dekadente honekin amaitu behar dugu. Honen konponbidea,
historiak erakutsi digun bezala, ez da beste polora (komunismora) joatea. Baina,
horrek ez du esan nahi sistema ez direla aldatu behar. Egoera honen aurrean,
borrokatu behar da, gure sen iraultzailea atera behar dugu; aldaketak exijitzeko
garaia heldu da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.