2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

Munduko enpresarik zaharrena


Munduko enpresarik zaharrena

Kongo Gumi du izena gizakiaren historia osoan sortutako lehen enpresak, eta Japonian du jatorria, Osakan hain zuzen ere. Duela 1443 urte sortu zen, 578.urtean zehazki. Baina xehetasunetan sartu aurretik Japoniaren testuinguru historikoa gainetik aztertzea komeni da, enpresaren sorreraren arrazoiak ulertu ahal izateko. 

Enpresa sortu zen garaian budismoa zen erlijio nagusia herrialdean, hamarkada batzuk lehenago lortu baitzuen nagusitasun hori. Kulturan, artean eta arkitekturan eragin nabarmena izan zuen erlijio honek, begi bistakoa dena gaur egun. Iritsi berria zen erlijioaren booma itzela izan zen, interes handia piztu zuelako klase altukoengan, batez ere garai horretako printzipearengan: Shotoku Taishi. Baina zer zerikusi du enpresa batek Budismoarekin? Zuzenki lotuta daude, Taishi izan zelako Japoniako lehenengo tenplu budista eraikitzeko agindua eman zuena. Zeregin hau burutzeko, koreako Gumi familia kontratatu zuen, arotz, arkitekto eta artisau gutxi zeudelako mota hauetako eraikuntzetan jakitun zirenak printzipearen herrialdean. Horrela, tenplua sortzeaz gain, munduko lehen enpresa ere sortu zuten, eraikuntzetan espezializatuta zegoena. Shitenno-ji tenpluaren eraikuntza (593) eta hurrengo urteetan egindako berrikuntzak izan ziren enpresa honen diru sarrera nagusienak. Hare gehiago, budismoa hedatuz zihoan heinean, hedatuz joan zen ere enpresa honen fama eta prestigioa. Hurrengo mendeetan beste hainbat tenplu budista eraiki zituzten, hala nola Horyu-ji eta Koyasan, 607 eta 816 urteetan eraikiak, hurrenez hurren. 

Munduan sortutako lehen enpresa izateaz gain, aktiboan urte gehien egon den enpresa da ere, nahiz eta, zoritxarrez, 2006an itxi behar izan zuten. XIX.mendearen erdialdean ere, Meiji dinastiak budismoaren aurkako egindako hainbat erreformen ondorioz hainbat tenplu itxi behar izan zituzten, baina hala ere, hau ez zen enpresaren beherakadaren kausa izan. Hau, gerora etorri zen. Badakigunez, bigarren gerrate mundialaren garaian Japonia munduko potentzia ekonomiko handienetariko bat bihurtu zen, Estatu Batuekin batera. Baina gertakari hau ez zen nahikoa izan enpresak funtzionatzen jarraitzeko. Izan ere, 1986tik 1992.urtea arte Japonian eraikuntza eta finantziar burbuila eman zen. Prezioak ikaragarri igo ziren, azkenean burbuilak 1992an eztanda egin arte. Krisiari aurre egiteko Japoniako bankuak interes tasak igo ondoren eskatutako maileguak ordaintzeko arazo larriak izan zituen enpresa honek, gainerakoekin batera. Baina, hala ere, enpresak bere aktibitatea egiten jarraitu zuen beste hamarkada batez, azkenean 2006an, zorpeturik, itxi behar izan zuten arte.

Zorionez, Takamatsu Contruction Group enpresak erosi egin zuen, bese hainbat enpresekin batera, beraz, esan daiteke ez zela Kongo Gumi-ren desagerpen totala izan. Gaur egun Kongo-Gumi engineering izenez ezaguna da, beraz, nahiz eta 2006an itxiera hori izan, enpresaren funtzionamendua ez da aldatu eta tenpluak egiten eta konpontzen jarraitzen dute, antzinan bezala. Hare gehiago, enpresaren ibilbide osoan, enpresaren eraikuntza metodoak ez dira ia aldatu, egurra antzinan bezala lantzen jarraitzen dutelako, tradizioari eutsiz.



DATUAK:

https://worksthatwork.com/3/kongo-gumi

https://es.wikipedia.org/wiki/Shitenn%C5%8D-ji

https://magnet.xataka.com/preguntas-no-tan-frecuentes/empresa-antigua-mundo-kongo-gumi-esta-japon-lleva-1400-anos-funcionando#:~:text=Twitter-,La%20empresa%20m%C3%A1s%20antigua%20del%20mundo%20se%20llama%20Kongo%20Gumi,y%20lleva%201.400%20a%C3%B1os%20funcionando&text=Todos%20los%20pa%C3%ADses%20construyen%20su%20presente%20a%20partir%20del%20pasado.

https://es.wikipedia.org/wiki/Kong%C5%8D_Gumi

https://www.thebalance.com/japan-s-lost-decade-brief-history-and-lessons-1979056

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.