EMAKUMEAK EMPRESA MUNDUAN
Duela 30 bat urte, zoritxarrez, imajinaezina zen emakume bat gizon baten buru izatea edo emakume batek gizon baten lan bera izatea, enpresen negozioekin lotutako lanetan adibidez. Eta gaur egun, emakume askok urte askoan egindako ahalegin handiari esker, esan dezakegu egunetik egunera gertuago gaudela emakumeen eta gizonen arteko lan-berdintasuna lortzetik. Horregatik, gaurkoan gai hori landuko dut, hain zuzen ere emakumeak sortutako arrakasta handia izan duten empresei buruz. Izan ere, askotan ez duguelako pentsatzen emakume batek bere enpresa sortu ahal izatearen eta enpresa horrek arrakasta izatearen atzean dagoen lan eta ahalegin guztian.
Izan ere, lehen emakumeak ez zituzten ideia txarrak edo ez ziren enpresaburu txarrak, baina kontua da inoiz ez zitzaiela eman gaur egun ematen zaien ikusgarritasuna. Antzina, ez bakarrik lan- eta enpresa-arloan, edozein esparrutan baizik, hala nola literaturan, nabarmentzen zen emakumerik bazegoen, baina gizon batek zen bere meritua ematen zuena.
Hasieran aipatu dudan bezala, duela ez urte asko, imajinaezina zen emakume bat gizon baten buru izatea edo gizon bat baino botere gehiago izan zitekeela lanean, eta gaur egun garrantzi handiko enpresa asko emakumeek sortu dituzte edo beraien zuzendariak emakumeak dira.
Betidanik emakumeak inbisiblizatu egin dira, eta inoiz ez zaie utzi beren potentziala erakusten. Literaturaren adibidea nahiko argia da. Duela urte batzuk, zenbait emakumek gizon baten sinadurarekin entregatzen zituzten beren nobelak edo kazetaritza-artikuluak; izan ere, bazekiten ez zituztela onartuko emakumeek idatzi izanagatik. Beraz, hori baino pixka bat azkarragoak ziren eta gizon baten izena jartzen zuten bere argitalpenak argitaratuak izateko aukera izateko. Eta enpresa arloan ere ez zen oso desberdina. Duela urte batzuk, emakumea ez zegoen eremu horretan ongi ikusia. Gizona zen beti enpresaren irudia, baina ez zen beti gizon bat enpresa gidatzen zuena. Hainbat emakume egon dira gizon askoren arrakastaren atzean.
Eta gaur egun, azkenean, honek ez du horrela jarritzen. Gaur egun, emakume batek eskubide osoa du bere eleberria argitaratzeko, eta gizon baten eleberri bat onartzen den balio berarekin onartuko da. Eta gaur egun emakume ekintzaile batek bere enpresa sortu, aurrera eraman eta arrakastatsu izatea lor dezake. Eta, zoritxarrez, oraindik ere hainbat oztopo badaude ere, batez ere negozioen arloan, biala hala ere, gero eta hurbilago gaude emakume eta gizonen berdintasuna arlo guztietan lortzetik.
Amaitzeko, hauek dira empresa arrakastatsuak sortu dituzten emakumeak:
Elena Betés; ADE ikasi zuen, eta prestakuntza hori Business Administration (MBA) Masterrarekin osatu zuen, Enpresako Goi Mailako Ikasketen Institutuan (IESE). Aseguruen prezioak alderatzen zituzten hainbat proiektutan lan egin ondoren, 2008an Rastreator sortu zuen; auto aseguruen, Internet eta telefonoaren tarifen, maileguen eta hipoteken konparatzailea. Nagusia da sektorean, 11 milioi erabiltzaileekin.
María Benjumea; Geografia eta Historian lizentziatu zen. 2012an, Ie Business Schoolekin batera, Spain StartUp-South Summit sortu zuen. Spain StartUp plataforma ekintzaileak korporazioekin, inbertitzaileekin, unibertsitateekin eta administrazioekin lotzen ditu. Gaur egun, Espainiako eta Hego Amerikako ekintzaileak munduko inbertitzaile eta enpresari boteretsuenekin konektatzeko plataforma global liderra da.
Mireia Badia; 2013ko abenduan, Nazioarteko Enpresa Zientzietan graduatuak Grow.ly-a sortu zuen. Partaidetzazko finantzaketarako plataforma edo crowlending bat da; inbertitzaile txiki askok dirua mailegatzen diete enpresei zuzenean, eta haien hazkunde-proiektuak finantzatzen dituzte. 2015ean, Grow.ly ICADEko Enpresa Proiekturik onena izan zen, eta BBVA Open Talent lehiaketan finalista izan zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.