2021(e)ko martxoaren 17(a), asteazkena

Aste Santua

 ASTE SANTUA

Orain iristear ditugun oporrak oso arriskutsuak izan daitezke, bai osasunaren ikuspegitik eta bai ekonomiarenetik. 

Alde batetik, Covid-19a dela eta, ezinezkoa izango da turismoa eta ezta herri batetik besterako desplazamendua ere, gutxienez EH-n. Osasunaren ikuspegitik, ondo antolatua dagoela esango nuke, oso arriskutsua da orain gauden egoeran jendea mugitzen ibiltzea. 

Ekonomiarenetik berriz, diru sarrera asko erakotziko ditu turismo ezak, izan ere, berez enpresek izango lituzketen irabaziak ezinezkoak izango dira, eta irabazi horiek oso garrantzitsuak izaten dira urtero. 

Aipatzekoa da azken urtean nola aldatu den gure bizitza sozial eta baita ekonomikoa ere. Aste santu normala izate ezak, diru galera ikaragarriak ekarriko ditu mundu osoko enpresetan. Izan ere, aste santuan turista ugari dago munduko edozein tokitan, eta pandemiagatik hau ezinezkoa izango da. Enpresa askok itxi egin beharko dute (oraindik itxi ez badute), edo beste irtenbide batzuk bilatu beharko dituzte. 
Turistak, beste herrialde edo hiritara joaten direnean, eguna dirua gastatzen pasatzen dute, jaten eta edaten, merkadiloetan, denda lokal txikietan edota arropan. Pertsona batek pultsera bat erosteak, iada, denda baten irabaziak areagotuko ditu, aurten hori ere ezinezkoa izango da. 

Turismoak azkenean, dirua esan nahi du. Eta diruak, bizirautea ekarriko du. Horregatik, nahiz eta guri ez gustatu gure herria turistaz beteta edukitzea, ez gara konturatzen zein garrantzitsua den jende hori izatea. Sektore askotako jendea hortaz bizi denez, aurten bultzada bat eman beharko diegu batez ere denda lokalei, horrela, nahiz eta turismoak izango luken eragina ez izan, zertxobait lagun genezake. Modu honetan, hainbat familiaz gain, ekonomia ere lagunduko genuke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.