Maskulinitate toxikoa eta marketing-a
Iraganean oso ohikoa zen Axe bezalako enpresen iragarkietan genero bitarraren adierazle diren muturreko estereotipoak agertzea: gizonezkoei bideratutako produktuetan, tradizioz gizonei lotutako ezaugarriez beteta zegoen iragarkia, eta alderantziz emakumeei bideratutako produktuetan (emakumeen sexualizazioa eta kosifikatzea ahaztu gabe). Estereotipo faltsuez, errealitatera hurbiltzen ez diren irudiekin, horrela iristen zitzaizkigun kotxeen, lurrinen edota arropen iragarkiak. Gaur egun lotsagarria, barregarria eta pentsa ezina iruditzen zaiguna, iraganean egunerokoa besterik ez zen. Horregatik, 2019an egindako iragarki hauek harrituta utzi ninduten, gizarteak gaindituta dituen gizon indartsu eta borrokazalearen estereotipo guziten adierazle direlako.
Lehenik eta behin War paint produktua dugu, edo betidanik ezagutua izan den bezala, makilajea. Tradizioz emakumeei bideratuta egon den produktua izanik, enpresa hau gizonengana hurbiltzen saiatu zen bere garaian, produktuari izena aldatuz. Markak iragarkian agertzen den irudiari garrantzi gehiago ematen dio, maskulinitatearen kontzeptuekin erlazionatutako gizon gihartsu bat, tatuajez beteta eta garezurrak erabiliz, gizonei soilik bideratutako produktu bat dela argi utzi nahian. Baina, zergatik iritsi gara mutur honetara, jakinda produktua bai gizonentzako eta bai emakumeentzako berdina dela? Badirudi gizarte heteropatriarkal honetan gizon izateagatik pertsona batek ezin duela makilajea erabili, makilajea feminitatearekin erlaizonatua egon denez eta tradizioz feminitatea bera ahultasunarekin erlazionatua izan denez, makilajea erabiltzen duen gizona berehala ahul eta femenino bihurtzen delako gizartearen ikuspegitik, heteronormatibatik ateratzen delako. Baina honek ez luke horrela izan beharko, emakumeentzako eta gizonezkoentzako egindako produkturik existitzen ez delako, gizon nahiz emakume izan edozein produktu erabiltzeko eskubidea eta askatasuna duzulako. Halaber, egia da marketing estrategia ona izan daitekeela, gizontasunaren irudikapen honekin ados dauden gizonak erakartzeko eta hauek enpresaren produktua erosteko. Baina gizon guztiak ez dira horrela, noski, eta gizartearen zati handi bati kaltetzen egongo litzateke soilik, irudi toxiko horiek behin eta berriro ikuslegoari bidaliz, gizon indartsu eta militarra gizonaren eredu onartu bakarra izango balitz bezala. Gainera, izenarekin ere gizontasunaren mezu toxiko hori iristen zaigu: gerra, indarkeria, indarra.
Bigarren produktuak Liquid Death du izena. Ez zaitzala engainatu garagardo latak, ura izaten jarraitzen du eta. Alkohola edaten ez duten baina "punk" izaten jarraitzen duten gizonezkoei bideratuta dago, azken honetan enfasi berezia jarriz. Izan ere gizonentzako eta soilik haientzako egina dago, iragarkian emakumerik agertzen ez delako. Hare gehiago, lataren diseinatzaileak berak dio gizonentzako egindako diseinua dela, eta ez "yoga egiten duten emakumeentzako". Biolentziaz beteriko marrazki batzuk agertzen dira, non nolabaiteko munstro batek ur hau edaten dutenak hiltzen dituen. Farregarria dirudien harren, estereotipoak indartzen ditu soilik, pertsona ugariri kate eginez.
Laburbilduz, nahiz eta gaur egun horrelako iragarkiak egiten jarraitu, geroz eta urriagoak dira, geroz eta jende gutxiago dagoelako mezu hauek onartzen dituztenak, Hala ere, estereotipo hauek oso barneratuta dituzten herrialdeetako hainbat enpresek estrategia moduan irudi hauek erabiltzen dituzte, pentsatuz jende gehiago erakartzea lortuko dutela. Zorionez, lehenengo adibidearen kasuan, sare sozialetan kritika ugari jaso zituen. Beraz, nahiz eta oraindik falta den, badirudi enpresek beraien produktuak iragartzeko moduak aldatu behar dituztela, joan den hamarkadan geratu dira eta.
https://smoda.elpais.com/moda/no-digas-maquillaje-di-pintura-de-guerra-el-ridiculo-viral-del-marketing-para-machos/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.