Jordi Puignero Generalitateko Politika Digitalen eta Administrazio Publikoaren kontseilariak lehen bi nanosateliteak eraikitzeko eta merkaturatzeko kontratuak sinatu zituen asteazken honetan, Sateliot eta Open Cosmos enpresen bitartez.Kataluniako Gobernuaren asmoa 2021 amaieran edo 2022 hasieran bigarren nanosatelite bat jaurtitzea da. Proiektuak 18 milioi euro aurreikusi ditu datozen lau urteetarako, urriaren amaieran sei satelite merkaturatzeko.
Puingerok azpimarratu zuen datozen bost urteetan sektorea osatzen duten 30 enpresak bikoiztu egingo direla, 1.200 lanpostu gehiago sortuko direla eta 300 milioi euroko aberastasuna sortuko dela. Gainera, zerbitzu digitalak hobetuko dituzte konektibitatearen eta klima-aldaketaren esparrutik.
Lehen nanosatelitea Sateliotek ekoitzi eta jaurtiko du, eta 574.000 euroko inbertsioa izango du, nagusiki 5G konektibitatea emateko. Open Cosmos izango da bigarren nanosatelitea egiteko konpainia esleipenduna, 1,7 milioi euroko inbertsioarekin. Nire ustez, inbertsio ona izan daiteke nahiz eta krisi mundial batean egon. Inbertsio honen esker, espainiako ekonomia garatu dezake eta COVIDak utzitako krisia alde batera eraman.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.