ESPAINIA ETA LANGABEZIA
Mundu osoa egoera larria bizitzen ari da pandemia kontu honekin, eta langabezia Espainian arazo larria bazen duela urte batzuk, koronabirusak lagundu egin du arazo hau larriagoa izateko, jende asko bere lanpostua galdu baitu zerbitzu edo produktu horiek ezin direlako eskaini, adibidez tabernak, gaueko lokalak...
Instituto Nacional de Estadística (INE) arduratzen da urtero Espainiako langabezi kopuruaren datuak biltzeaz, estatuak eta jende guztiak ikusteko Espainiak zer eboluzio izaten du.
Espainian, 2020ko azken trimestrean erregistratu diren langabezian dauden pertsonen kopurua 3.719.799koa izan da, %0,08 jeitsiera aurreko trimestreari dagokionez. Langabezia tasa %16,13koa da eta zifra hau oso kezkagarria da beste herrialde aurreratu batzuekin konparatzen badugu, adibidez Amerikako Estatu Batuekin (%6-7 bitartean).
Espainian, langabezia zifra altuenak Andaluzia, Kanariar Uharteak eta Extremadura dituzte, eta baxuenak Errioxan eta Euskal Herrian aurkitzen dira. Azken urtean, Balear Uharteak hazkendu izugarria izan du langabeziari dagokionez eta jende asko langabeziatik atera da, aldiz, Andaluzia eta Madril-en langabeen kopurua asko handitu da.
Gazteak gaur egun, oso zaila dugu lana lortzeko, eta langabezia arazoarekin elkartzen badugu oso zaila egiten zaigu lana lortzea, 25 urtetik beherako pertsonen artean 572.400 pertsona daude langabezian, hau da lan egin gabe eta ezer ikasi gabe, hau, oso kezkagarria da adierazten duelako etorkizunean herria eraman behar duten pertsonak momentu hauetan ez dutela ezer egiten, askok, lan egin ez nahi dutelako izaten da, baino gehienak ezinezkoa egiten zaielako izaten da, soldata minimoa jasotzera prest dauden arren.
Lehen ikusi dugun bezala, gazteetan ere Kanariar uharteetan, Andaluzian eta Extremaudren aurkitzen dira gazteen arteko lanbagezi kopuru handienak, eta, baxuenak lehen bezala Errioxan eta Euskal Herrian aurkitzen dira.
Langabezian ere, emakumeen diskriminazioa ikusi daiteke, jakinda emakumeen langabezia tasa %18,33koa dela, eta gizonezkoena %14,17. Diferentzia hau oso txikia dela dirudi arren, oso handia da, kontuan hartuz %4ko direrentzia hau milaka pertsona erreflejatzen dituela.
Hau dena jakinda, ikusten da, Espainiak arazo larria jasaten ari dela langabeziari dagokionez, eta estatuak eta hainbat erakunde zerbait egin behar dutela egoera hau sahiesteko, pentsio sistema, edukazio publikoa eta beste hainbat gauza ez okertzeko.
Estekak:
https://datosmacro.expansion.com/paro/espana
https://datosmacro.expansion.com/paro
https://www.enterat.com/actualidad/tasa-paro-desempleo-espana.php
https://www.epdata.es/datos/paro-espana-hoy-epa-ine/10/espana/106
https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/05/07/economia/1588843074_254130.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.