EBAKUNTZA ESTETIKOAK:
INOIZ BAINO OHIKOAGOAK.
Gaur egun fisikoak inoiz baino garrantzi gehiago duela esan dezakegu. Sare sozialen bidez itxurari ez duen inportantzia eman diogu eta horrek ondorioak izan ditu. Fijatzen hasten bagara, ikusiko dugu nola “influencer” gehienak edertasun kanonak betetzen dituzte. Gainera, asko eta asko operatuta daude, eta ez dirudien arren, horrek asko eragiten du gazteengan. Egoera horrek gabeziak sortzen ditu adin gutxiagokoenetan, eta autoestimu baxua ere. Hori dela eta, askok operatzea erabakitzen dute, besteak beste, aipatutako “influencer”-ak gehienbat operatuak daudelako.
“Influencer” horien
artean munduko jarraituena dago: Kyle Jenner. Berak, beste operazio askoren
artean, ezpainak handitzearena egin du. Urte askotan ukatu egin duen arren, duela
gutxi egia zela adierazi zuen. Hamabost urterekin gauzatu zuen operazioa, egon
zen mutil batek berak zituen ezpain txikiekin ondo musukatu esan ziolako. Honek
esan nahi du munduko gazte askoren erreferente bat hamabost urterekin hasi zela
operazioak egiten. Eta argi dago, gaur egun egin dituen operazio guztien
ondoren oso ederra dagoela. Baina, ze eragin
du horrek? Marichu Del Almo, edertasunean espezializatutako kazetariak, dio horrek
10 pertsonatik 4k bere gorputzarekin deseroso egotea sortzen duela. Ez hain
ezagunak diren bi “influencer”-ek beraien bularrak handitu zituzten, gutxi gora
behera 23 urterekin. Oraintxe bertan operazio hori da gehien eskatzen dena eta
geroz eta gazteago egiten hasten dira horrelako aldaketak, ez da hau arazo
larri bat?
"klan Kardashians": Kyle Jenner eskuinekoa.
Baina “influencerrak” ez
dira arazoak sortzen ari diren bakarrak, Pere Taberna zirujauak zera esan zion
La Vanguardiako egunkariari: “Geroz eta ohikoagoa da paziente bat zentrora
etortzea ez gustatzen zaion famatuaren aurpegi antzekoa izateko, baizik eta filtroen
bidez egindako selfiarenarekin, horrelako aurpegia izateko helburuarekin”.
Beldurgarria ezta? Geure burua maitatu baino lehen hura aldatzeko prest gaude.
Esan beharra dago, pribatua
den heinean, mundu honek diru asko mugitzen duela. Operazio garestiena lifting
totala da garestiena, 18.000 inguru balio ditu. Hain ohikoa bilakatzen ari den
bularren operazioak aldiz, 4.000 eta 8.000 euro artean dago. Beraz, jakinda geroz
eta ohikoagoak direla operazioak, klinika asko dirutza handia ateratzen ari
dira honen bitartez. Jendearen autoestimu faltaz aprobetxatzen ari dira.
Letizia Ortiz erregina, estatuak ordaindutako operazioa: Rinoplastia(3.500-10.00)
Egoera honek agian ez
dirudi hain garrantzitsua, baina bada. Zure inguruan jende gazteak operatu nahi
duela ikusten duzunean, edo zuk operazio bat egin nahi duzula uste duzunean,
larritzen zara. Pertsona famatu eta ederrekin konparatzen hasten gara, et gure
burua gutxiago dela uste izaten dugu. Baina horrek gelditu behar du. Noski, pertsona
batek operatu nahi badu, eskubide guztia dauka eta ez dago inor hori epaitzeko
eskubiderik duenik. Hala ere, agian garaia da autoestimuan gehiago inbertitzeko
(psikologoetan esaterako), eta gutxiago operazioetan.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIBLIOGRAFIA:
https://www.lavanguardia.com/vivo/lifestyle/20200104/472661111162/cirugia-estetica-millennials-selfie-reyes.html
https://www.merca2.es/2017/04/30/19508-2/
https://www.centroceme.com/blog/precio-del-aumento-de-pecho-en-espana/
https://www.drfernandezblanco.com/cuanto-cuesta-una-rinoplastia/#:~:text=Si%20agrupamos%20los%20precios%20de,%E2%82%AC%20y%20los%2010.000%E2%82%AC.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.