2021(e)ko martxoaren 18(a), osteguna

2.sektorearen makinizazioa

 Egunak aurrera joan ahala, gero eta handiagoa da 2.sektoreak jasaten ari den berrantolaketa edo aldakuntza, eta 4.industria iraultza gertatzen ari dela esan dezakegu lasai asko. Baina pentsatu dugu zei kalte izan ditzaken iraultza honek gizakiengan? edo hobeto esanda "LANGILEENGAN"?Resultado de imagen de robot Industria sektorean, kapitalismoak gidatzen duen lan mekanikorako askoz ere eraginkorragoak eta baliotsuagoak dira makina eta robot berriak, gizakiaren eskua baino. Izan ere, gizakiok akats egiteko aukera handiagoak dauzkagu ekintza horretarako programatuak dauden robotak baino. Horren ondorioz, langileak beharrezkoak izateari uzten ari dira eta langabezia areagotzen ari da sektore honetan. Nola ez, gizarte-klase kaltetua betikoa da, proletargoa. Enpresak, robot eta makinengatik egiten ari dira apostu eta enpresa barruko langileak, kamioai gidariak eta abarrekoak lanik gabe geratzen ari dira. Hots, sektore honetako enpresetan geratuko diren langile bakarrak, makinen mantunarako langileak eta informatiko-teknikoak izango dira.Resultado de imagen de sector industrial

Hala ere, onura handiak izango dituztenak ere badaude, busguesak eta enpresetako kargu eta zuzendari handiek. Honek eragingo duena da, pobre eta aberatsen arteko bereizketa, gaur egun denaren baino handiagoa izatea da (bira zaila dela). 2. sektoreak langile-klaseko jende ugari hartzen ditu eta hauek kaleratuak direnean beste sektoreetan ez dago lekua hainbeste lagilerentzako. Hau horrela, muturreko egoera batera eramanda, ekonomiaren suntsipena ekar dezake.,aberatsek ez badute nori saldu ez baitago ekonomiarik. Horregatik ere, uste det, sistema kapitalista buruzbera jarri behar dela eta iraultza bestelako bat izan behar duela, estatu sozialistak sortzeko iraultzak izan behar dute. Indarkeriarik gabekoak noski, jendearen buruetan sartu behar dugu sistema neoliberal honen gehiegikeriak gure kalterakoak direla soilik eta aberatsen eta busguesen estatuak legitimatzen dituztela, langileria kontuan hartu gabe. Soluzioa ez dira ultraeskuindar aldedi faxistak, munduko langileen batasuna baizik. Resultado de imagen de sozialismoa



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.