Denak ezagutuko duzue zer den Netflix eta seguruenik zuetako askok duzuela. Baina, ez zaret inoiz gelditu pentsatzen zenbat diru irabazten duen edo nola funtzionatzen duen enpresa berri honek? Gaur Netflix-i buruz eduki dituzuen galderak erantzuten saiatuko naiz.
Netflix-i buruzko informazioa aurkitzea oso zaila zen orain dela gutxi arte, izan ere, urteak daramatza konpainiak bere bezeroei eta ikusten dutenari buruzko informazioa partekatzeari uko egiten, baina duela gutxi agerian utzi zituzten datu batzuek. Munduan 130 milioi pertsona baino gehiagok ikusten dute Netflix eta datu horiek asko pentsa arazten dute.
Netflix, 1997an hasi zen DVD-postaz alokatzeko zerbitzu bat zen. Gaur egun, negozioaren zati hori aktiboa da, baina Estatu Batuetan bakarrik, eta oraindik ere bere diru sarreren %10 da. Hala ere, denok ezagutzen dugu konpainia beste gauza batengatik: streaming bidezko bere zerbitzuak.
Netflix-en negozioak erraza dirudi: dirua inbertitzen du ikus-entzunezko materiala sortzen eta lehendik sortutako beste batzuen eskubideak erosten, Produktu bakarra eskaintzen du hiru prezio ezberdinekin eta erabiltzaileek hilero ordaintzen dute.
Baina apur bat gehiago urratzen badugu, ez da hain erraza. Netflix-en harpidedunak dira negozioaren %100 gaur egun, beraz, gora egin ahala, diru sarrerak gora egingo du... gutxi gorabehera. Grafiko honetan zifra horren urteko bilakaera barra berdetan ikus dezakegu, eta lerro grisak urte arteko hazkundea erakusten du.
Netflix-en inguruko gai batek kudeatzaileei asko kezkatzen die. Kezka hori egungo inbertsioak dira eduki esklusiboak sortzeko(filmak, serieak, dokumenatalak) oso inbertsio handiak egin behar dituztelako.Ondorioz, diru sarrerak oso handiak diren arren, inbertsioak askoz ere handiagoak dira
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.