2021(e)ko martxoaren 5(a), ostirala

Gobernuak 11.000 milioi euroko funtsa onartuko du datorren asteartean ostalaritza eta merkataritzarako

Gobernuak 11.000 milioi euroko funtsa onartuko du datorren asteartean ostalaritza eta merkataritzarako

Gobernuak martxoaren 9ko Ministroen Kontseiluan 11.000 milioi euroko laguntza publikoak onartzea aurreikusten du ostalaritza, turismo eta merkataritzaren sektorerako.




Pandemiaren murrizketek eragindako inpaktuaren ostean, enpresetan kaudimen arazoak saihestea du helburu laguntza sorta berriak, batez ere enpresa txiki eta ertainetan.
Presidenteak azaldu duenez, laguntza berrien 11.000 milioi euroak "baliabide kopuru handia" dira, "Hazten ari ziren eta lehiakorrak ziren" sektoreei aukera emango diena, baina orain "oso egoera konplexuan" daude. Horiekin, euren jarduerari berrekin, inbertsioak egin eta langileak kontratatu ahal izango dituzte.

Sanchezen hitzetan, "Susperraldi ekonomikoa itxaropen sendoa da" Espainian, eta "erreal, eraginkor eta posible egiteko" baliabideak daudela gaineratu du. Eta kontu publikoen "segurtasuna eta soiltasuna" parametroetan oinarrituta egin behar dela esan du, eta ekonomia modernizatu behar dela kalitatezko enplegua sortzeko.


Gobernuak hiru funts sortzea aurreikusten du, 11.000 milioi eurora arteko donazioekin, eta, aurreikuspenen arabera, erkidegoen bitartez bideratutako funts bat izango da, mugikortasun murrizketek gehien eragiten dieten enpresei zuzeneko laguntzak emateko.


Enpleguari dagokionez, berreskuratze planeko proiektuen deialdi guztiek kalitatezko enplegu hori sortzea izango dute irizpide nagusietako bat, eta datozen hiru urteetan 850.000 lanpostu inguru sortuko direla esan du.

Horretarako, teknologiarekin edo ikerketarekin lotutako puntako sektoreetan enplegua sustatzeko konpromisoa hartu du, eta Lanbide Heziketaren aldeko apustu sendoa egin du, "Hazkunde ekonomikorako eta gazteen enplegua sortzeko palanka bat izan dadin", 200.000 plaza berrirekin. 

Nire ustez, laguntza hauek oso beharrezkoak dira sektore honetako enpresetako, baina nahikoa da hau? Dakigunez Espainiako "motorra" turismoa izan da eta pandemiaren eraginez zerbitzu hontako enpresa asko kiebrara joan dira, egoera nolakoa den ikusita, Espainiak beste sektore batzuetan inbertitu behar duela uste dut, eta orain daudenak ahalik eta hoberen zaindu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.