2021(e)ko martxoaren 6(a), larunbata

Libertex

 Libertex

Libertex lineako artekaria da. Horrekin, finantza-tresna ugari negoziatu ditzakezu, esate baterako, Forex merkatuan monetak, kriptotxanponak (esaterako, Bitcoin, Ethereum, Litecoin, ...), indizeak, akzioak, petrolioa, gasa, urrea...

Libertexek merkataritza plataforma propioa eskaintzen du, hau da, web  orrialde bat dago eta aplikazio bat ere. Libertexek erabiltzaile asko ditu telefono mugikorretatik soilik jarduten dutenak. Aplikazio hau sektoreko ezagunenetakoa da, 500.000 deskarga baino gehiago ditu Google Play-n Europako bertsiorako. Gure ustez, web plataforma eta aplikazio hau  sinpletasun handiena eskaintzeagatik  nabarmentzen dira. Lineako beste artekarien plataforma gehienek baino askoz aukera gutxiago ditu, hala ere, merkatuaren oinarrizko analisia egin, posizioak ireki eta kudeatu ahal izateko nahikoa eskaintzen du. Libertex, sinpletasuna lehenetsi eta konplikaziorik gabe negoziatu nahi duten merkatari hasiberrientzat gomendagarria dela uste dugu.


Aplikazio honetan, demo zati bat dago; demo zati horreta 50.000$ ematen dituzte eta dirua birkargatu daiteke. 
Nik aplikazio hori daukat eta demoa erabiltzen dut. Aplikazio honek erakusten dizu ez dela hain erraza burtsan inbertitzea eta dirua irabaztea, izan ere, oso erraza da dirua galtzea. Burtsan inbertitzea oso zaila da gauza askok eragiten duelako prezioak igotzera edo jaistera. Adibidez, Bitcoin-a asko igo da azkeneko urtean eta inbertsio oso seguru bat dela pentsa dezakezu baina ez da horrela izan ere egun batean 10.000$ jaitsi  delako, eta  honek ikust arazten digu ez dela batere segurua.

https://www.latarde.com.ec/brokers-forex/libertex/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.