2021(e)ko martxoaren 29(a), astelehena

GAZTEAK LANGABEZIAN

 

GAZTEAK LANGABEZIAN

Gaztentzako gaur egungo lan egoera geroz eta larriagoa izaten hasi da. Derrigorrezko hizkuntzak egin ondoren, gazteen gehiengoa beste ikasketa mota desberdinak izaten jarriatzen dute, gehiengoek adibidez batxilergoa egiten dute eta ondoren gradu unibertsitario bat egiten dute. Gradu hori bukatu ondoren askotan masterrak eta doktoradoak ateratzen dira eta atzerriko hizkuntzen hainbat titulu desberdin ere lortzen da, beraz esan daiteke gaur egungo gazteak adituak direla arlo desberdinetan. Baina hala ere, jarraitzen dute lanik lortu gabe edo beraiek ikasi dutenarekin alderatuz egokiak ez diren lanetan lan egiten. CC OO-K adierazten du, ikasleen %21,2a gainkalifikatuak duadela. Horrek ekarriko du, enpresa batek kontratatu nahi ez izatea norbait, uste dulako pertsona horrek hobea den zerbait aurkitzean jun egingo dela edo aldi berean, desmotibatuta lan egingo duela ez delako espero duen lana. Grafiko honetan ikusi daiteke gazteen langabeziaren ehunekoa.

Paro juvenil: el ranking de la vergüenza para España


Langabezia ez da arazo bakarra. Lan egiten dutenen artean, egoera txarretan egiten dute la, hau da, gehiengoen kontratoa ez da batere egokiak, eta jakin da gazteak helduak kobratzen dutenaren erdia kobratzen dutela. UGTko gazteriaren buruak esan du, gazteen kontratuen %36a 6 hilabete baino gutxiagoko kontratuak direla, eta %28a lanaldi partziala da. Gainera askok lanordu extrak egiten dituzte diru gehiago lortu ahal izateko. Honek hainbat ondorio ditu. Alde batetik, lagundu egiten du izkutuko ekonomia, gainera laneko gaixotasunak igo egiten dira, jendea ez dagoelako gustora beraien postuetan. Eta azkenik, giaztea pobretu egingo dira etorikizunean, gizarte segurantzak ez dituelako diru-sarrerarik jasotzen. 

Honekin batera, gazteek zaila aurkitzen dute etxebizitza bat alokatzea edo erostea. Langabeziak eta etxebizitzen prezio altuek sortzen sute ezintasun hori eta denbora pasa ahala okertzen jun da. 2008an 30 urtetik beherako gazteek beraien soldataren %55,7a inbertitu behar zuten etxearen alokairuan, eta gaur egun berriz %94a, beraz gehiengorako ezinezkoa da emantzipatzea. Horrek ekartzen du, gizartearen %16 soilik emantzipatzen dela bakarrik, eta beraz gazteen zati handi batek beste gazteekin partekatu behar dutela etxebizitza. 
6,7 miloi gazteetatik bakarrik 1,2 a jun da etxetik, hau da, %81a etxean jarraitzen dute familiako txean, emantzipatu gabe. Eta 25 eta 29 urte bitarteko gazteen %39,5 a soilik lortu dute, aurreko urtean baino %3 gutxiago. Espainian egoera hau, Europako gainerako herrialdeetan baino okerragoa da. Egoera honek gazteetan eta familietan depresioa egotea ekarri du, izan ere, gurasoek gazteak ekonomikoki mantentzen jarraitzen dute eta gazteek ez dute beraien etxeetatik ateratzen. Horren ondorioz bai gazteen eta bai gurasoen osasun mentalak okertu egin dira. Beste ondorio larrietako bat jaiotza-tasa baxua da. Geroz eta beranduago jun etxetik ordun eta beranduago hasiko dira gazteak umeak izaten, gainera infertilitate handiagoa egon da azken urteetan adin altuen ondorioz. 

España / La natalidad se mantiene a la baja | Bankia Estudios



- https://www.google.com/search?q=grafico+de+desempleo+en+los+jovenes+de+espa%C3%B1a&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwjQqbKrpNXvAhVyxoUKHalCAWQQ_AUoAXoECAEQAw&biw=1366&bih=657#imgrc=MAf0M-1D6DzASM
- https://www.elsaltodiario.com/juventud/jovenes-sobrecualificados-generacion-preparada-sin-trabajo-de-lo-suyo-panorama-despues-estudiar
- https://elpais.com/sociedad/2019/12/17/actualidad/1576570352_799103.html
- https://www.google.com/search?q=baja+natalidad+espa%C3%B1a&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwjp7eSuvtXvAhUVi1wKHY43A0gQ_AUoAXoECAEQAw&biw=1366&bih=657#imgrc=dGJNeTwO-Uv9XM
- https://www.elplural.com/economia/ugt-denuncia-la-explotacion-laboral-de-los-jovenes_102230102

 

2021(e)ko martxoaren 27(a), larunbata

Netflix


Ver series gratis | Ver Netflix gratis

Denak ezagutuko duzue zer den Netflix eta seguruenik zuetako askok duzuela. Baina, ez zaret inoiz gelditu pentsatzen zenbat diru irabazten duen edo nola funtzionatzen duen enpresa berri honek? Gaur Netflix-i buruz eduki dituzuen galderak erantzuten saiatuko naiz.

Netflix-i buruzko informazioa aurkitzea oso zaila zen orain dela gutxi arte, izan ere, urteak daramatza konpainiak bere bezeroei eta ikusten dutenari buruzko informazioa partekatzeari uko egiten, baina duela gutxi agerian utzi zituzten datu batzuek. Munduan 130 milioi pertsona baino gehiagok ikusten dute Netflix eta datu horiek asko pentsa arazten dute.

Netflix, 1997an hasi zen DVD-postaz alokatzeko zerbitzu bat zen. Gaur egun, negozioaren zati hori aktiboa da, baina Estatu Batuetan bakarrik, eta oraindik ere bere diru sarreren %10 da. Hala ere, denok ezagutzen dugu konpainia beste gauza batengatik: streaming bidezko  bere zerbitzuak.

Netflix-en negozioak erraza dirudi: dirua inbertitzen du ikus-entzunezko materiala sortzen eta lehendik sortutako beste batzuen eskubideak erosten, Produktu bakarra eskaintzen du hiru prezio ezberdinekin  eta erabiltzaileek hilero ordaintzen dute. 

Baina apur bat gehiago urratzen badugu, ez da hain erraza. Netflix-en harpidedunak dira negozioaren %100 gaur egun, beraz, gora egin ahala, diru sarrerak gora egingo du... gutxi gorabehera. Grafiko honetan zifra horren urteko bilakaera barra berdetan ikus dezakegu, eta lerro grisak urte arteko hazkundea erakusten du.

Netflix 2020 Asi Gana Dinero Reindex 001

Netflix-en inguruko gai batek kudeatzaileei asko kezkatzen die. Kezka hori egungo inbertsioak dira eduki esklusiboak sortzeko(filmak, serieak, dokumenatalak) oso inbertsio handiak egin behar dituztelako.Ondorioz, diru sarrerak oso handiak diren arren, inbertsioak askoz ere handiagoak dira 

EBAKUNTZA ESTETIKOAK: INOIZ BAINO OHIKOAGOAK

 

EBAKUNTZA ESTETIKOAK: INOIZ BAINO OHIKOAGOAK.

Gaur egun fisikoak inoiz baino garrantzi gehiago duela esan dezakegu. Sare sozialen bidez itxurari ez duen inportantzia eman diogu eta horrek ondorioak izan ditu. Fijatzen hasten bagara, ikusiko dugu nola “influencer” gehienak edertasun kanonak betetzen dituzte. Gainera, asko eta asko operatuta daude, eta ez dirudien arren, horrek asko eragiten du gazteengan. Egoera horrek gabeziak sortzen ditu adin gutxiagokoenetan, eta autoestimu baxua ere. Hori dela eta, askok operatzea erabakitzen dute, besteak beste, aipatutako “influencer”-ak  gehienbat operatuak daudelako. 

“Influencer” horien artean munduko jarraituena dago: Kyle Jenner. Berak, beste operazio askoren artean, ezpainak handitzearena egin du. Urte askotan ukatu egin duen arren, duela gutxi egia zela adierazi zuen. Hamabost urterekin gauzatu zuen operazioa, egon zen mutil batek berak zituen ezpain txikiekin ondo musukatu esan ziolako. Honek esan nahi du munduko gazte askoren erreferente bat hamabost urterekin hasi zela operazioak egiten. Eta argi dago, gaur egun egin dituen operazio guztien ondoren oso ederra dagoela.  Baina, ze eragin du horrek? Marichu Del Almo, edertasunean espezializatutako kazetariak, dio horrek 10 pertsonatik 4k bere gorputzarekin deseroso egotea sortzen duela. Ez hain ezagunak diren bi “influencer”-ek beraien bularrak handitu zituzten, gutxi gora behera 23 urterekin. Oraintxe bertan operazio hori da gehien eskatzen dena eta geroz eta gazteago egiten hasten dira horrelako aldaketak, ez da hau arazo larri bat?

"klan Kardashians": Kyle Jenner eskuinekoa.

Baina “influencerrak” ez dira arazoak sortzen ari diren bakarrak, Pere Taberna zirujauak zera esan zion La Vanguardiako egunkariari: “Geroz eta ohikoagoa da paziente bat zentrora etortzea ez gustatzen zaion famatuaren aurpegi antzekoa izateko, baizik eta filtroen bidez egindako selfiarenarekin, horrelako aurpegia izateko helburuarekin”. Beldurgarria ezta? Geure burua maitatu baino lehen hura aldatzeko prest gaude.

Esan beharra dago, pribatua den heinean, mundu honek diru asko mugitzen duela. Operazio garestiena lifting totala da garestiena, 18.000 inguru balio ditu. Hain ohikoa bilakatzen ari den bularren operazioak aldiz, 4.000 eta 8.000 euro artean dago. Beraz, jakinda geroz eta ohikoagoak direla operazioak, klinika asko dirutza handia ateratzen ari dira honen bitartez. Jendearen autoestimu faltaz aprobetxatzen ari dira.

Letizia Ortiz erregina, estatuak ordaindutako operazioa: Rinoplastia(3.500-10.00)


Egoera honek agian ez dirudi hain garrantzitsua, baina bada. Zure inguruan jende gazteak operatu nahi duela ikusten duzunean, edo zuk operazio bat egin nahi duzula uste duzunean, larritzen zara. Pertsona famatu eta ederrekin konparatzen hasten gara, et gure burua gutxiago dela uste izaten dugu. Baina horrek gelditu behar du. Noski, pertsona batek operatu nahi badu, eskubide guztia dauka eta ez dago inor hori epaitzeko eskubiderik duenik. Hala ere, agian garaia da autoestimuan gehiago inbertitzeko (psikologoetan esaterako), eta gutxiago operazioetan.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

BIBLIOGRAFIA:

https://www.lavanguardia.com/vivo/lifestyle/20200104/472661111162/cirugia-estetica-millennials-selfie-reyes.html

https://www.merca2.es/2017/04/30/19508-2/

https://www.centroceme.com/blog/precio-del-aumento-de-pecho-en-espana/

https://www.drfernandezblanco.com/cuanto-cuesta-una-rinoplastia/#:~:text=Si%20agrupamos%20los%20precios%20de,%E2%82%AC%20y%20los%2010.000%E2%82%AC.


2021(e)ko martxoaren 26(a), ostirala

Maskulinitate toxikoa eta marketing-a

 Maskulinitate toxikoa eta marketing-a

Iraganean oso ohikoa zen Axe bezalako enpresen iragarkietan genero bitarraren adierazle diren muturreko estereotipoak agertzea: gizonezkoei bideratutako produktuetan, tradizioz gizonei lotutako ezaugarriez beteta zegoen iragarkia, eta alderantziz emakumeei bideratutako produktuetan (emakumeen sexualizazioa eta kosifikatzea ahaztu gabe). Estereotipo faltsuez, errealitatera hurbiltzen ez diren irudiekin, horrela iristen zitzaizkigun kotxeen, lurrinen edota arropen iragarkiak. Gaur egun lotsagarria, barregarria eta pentsa ezina iruditzen zaiguna, iraganean egunerokoa besterik ez zen. Horregatik, 2019an egindako iragarki hauek harrituta utzi ninduten, gizarteak gaindituta dituen gizon indartsu eta borrokazalearen estereotipo guziten adierazle direlako. 

Lehenik eta behin War paint produktua dugu, edo betidanik ezagutua izan den bezala, makilajea. Tradizioz emakumeei bideratuta egon den produktua izanik, enpresa hau gizonengana hurbiltzen saiatu zen bere garaian, produktuari izena aldatuz. Markak iragarkian agertzen den irudiari garrantzi gehiago ematen dio, maskulinitatearen kontzeptuekin erlazionatutako gizon gihartsu bat, tatuajez beteta eta garezurrak erabiliz, gizonei soilik bideratutako produktu bat dela argi utzi nahian. Baina, zergatik iritsi gara mutur honetara, jakinda produktua bai gizonentzako eta bai emakumeentzako berdina dela? Badirudi gizarte heteropatriarkal honetan gizon izateagatik pertsona batek ezin duela makilajea erabili, makilajea feminitatearekin erlaizonatua egon denez eta tradizioz feminitatea bera ahultasunarekin erlazionatua izan denez, makilajea erabiltzen duen gizona berehala ahul eta femenino bihurtzen delako gizartearen ikuspegitik, heteronormatibatik ateratzen delako. Baina honek ez luke horrela izan beharko, emakumeentzako eta gizonezkoentzako egindako produkturik existitzen ez delako, gizon nahiz emakume izan edozein produktu erabiltzeko eskubidea eta askatasuna duzulako. Halaber, egia da marketing estrategia ona izan daitekeela, gizontasunaren irudikapen honekin ados dauden gizonak erakartzeko eta hauek enpresaren produktua erosteko. Baina gizon guztiak ez dira horrela, noski, eta gizartearen zati handi bati kaltetzen egongo litzateke soilik, irudi toxiko horiek behin eta berriro ikuslegoari bidaliz, gizon indartsu eta militarra gizonaren eredu onartu bakarra izango balitz bezala. Gainera, izenarekin ere gizontasunaren mezu toxiko hori iristen zaigu: gerra, indarkeria, indarra.

Bigarren produktuak Liquid Death du izena. Ez zaitzala engainatu garagardo latak, ura izaten jarraitzen du eta. Alkohola edaten ez duten baina "punk" izaten jarraitzen duten gizonezkoei bideratuta dago, azken honetan enfasi berezia jarriz. Izan ere gizonentzako eta soilik haientzako egina dago, iragarkian emakumerik agertzen ez delako. Hare gehiago, lataren diseinatzaileak berak dio gizonentzako egindako diseinua dela, eta ez "yoga egiten duten emakumeentzako". Biolentziaz beteriko marrazki batzuk agertzen dira, non nolabaiteko munstro batek ur hau edaten dutenak hiltzen dituen. Farregarria dirudien harren, estereotipoak indartzen ditu soilik, pertsona ugariri kate eginez. 


Laburbilduz, nahiz eta gaur egun horrelako iragarkiak egiten jarraitu, geroz eta urriagoak dira, geroz eta jende gutxiago dagoelako mezu hauek onartzen dituztenak, Hala ere, estereotipo hauek oso barneratuta dituzten herrialdeetako hainbat enpresek estrategia moduan irudi hauek erabiltzen dituzte, pentsatuz jende gehiago erakartzea lortuko dutela. Zorionez, lehenengo adibidearen kasuan, sare sozialetan kritika ugari jaso zituen. Beraz, nahiz eta oraindik falta den, badirudi enpresek beraien produktuak iragartzeko moduak aldatu behar dituztela, joan den hamarkadan geratu dira eta.

https://smoda.elpais.com/moda/no-digas-maquillaje-di-pintura-de-guerra-el-ridiculo-viral-del-marketing-para-machos/

Suez Kanaleko krisia

Suez Kanaleko krisia 


Suezeko kanala, 1869an eraikitako megaproiektu bat izan zen, Frantsesek eta Ingelesek bultzatutako proiektua izan zen Afrika guztiari buelta ematea ekiditeko. Honek, merkantziak eramateko bidaia ikaragarri murriztu zuen eta kristonako irabaziak ekarri zizkion kanalaren kontrola zuenari. Nahiz eta kanala duela 150 urte baino gehiago eraiki, oraindik milaka eta milaka itsasontzik zeharkatzen dute urtero eta munduko petrolio bide nagusiena da inguruko herrialde gehi

enak munduko petrolio esportatzaile handienak direlako. Panamako kanalaren atzetik, munduko merkatal bide nagusiena da eta hori dela eta, Evergreen  itsasontziak sorturako krisiak ondorio larriak izango ditu mundu osoko ekonomian. 

Astearte honetan, Panamako bandera zuen Evergreen edukiontzi ontzia Suezeko kanala zeharkatzen ari zen bitartean harrapatuta geratu zen suezeko kanala guztiz itxiaraziz. Kanala egunero 51 itsasontziek zeharkatzen dute eta hori dela eta, eratutako pilaketa izugarria izan da. ehundaka itsasontzi geratu dira pilatuta. Gainera, petroliobide nagusiena izanik, petrolio itsasontzi asko pilatuta geratu dira eta honek mundu osoko  petrolioaren igoera bat suposatu du. Pilaketa honek mundu osoko petrolio eskaera asetzeko zailtasun ikaragarriak sortu ditu eta horregatik krisi larri bat sortu da mundu guztian.

Pilatuta dauden itsasontziak eta hauetan eramaten dituzten produktuen enpresak galera handiak izango dituzte krisiak irauten duen bitartean, merkantzia asko berandu iritsiko delako. Itsasontzi hauek hainbat aukera ikertu egin dituzte baina gehienek, itxarotea erabaki dute, Afrika guztiari buelta ematea kanalean geratzea baino askoz garestiagoa delako.

Bestetik, petrolioa esportatzen duten herrialdeentzat gertaera hau onuragarria izan da beraien merkaturako Brent barrilaren prezioa areagotu egin delako. Bestetik, petroleo hau behar duten herrialdeentzat eta beste itsasontzientan dauden produktuak behar dituztenak arazo larriak izango dituzte hurrengo asteetan, estimatu delako hainbat asteko lana egin beharko dela itsazontzi erraldoi hori askatzeko. Honek produktu askoren prezioaren igoera nabarmen bat suposatuko du eta nahiz eta oso urrutiko gauza bat iruditu ondorioak izango ditu gure gizartean.

Ondorioz, Krisia oso larria dela pentsatzen dut. Kanala 3 aldiz itxiarazi da bere bizitza guztian zehar eta hiruretan ondorio larriak izan ditu mundu osoan. Oso gutxitan ikusi da horrelako zerbait eta munduko merkatal bide nagusienetako bat itxita egonik mundu mailako merkataritza mailarentzako egoera kritiko bat da. Bestetik, egia da, krisia, gertatu litekeen momenturik hoberenean gertatu dela, pandemiarengatik merkataritzak beherakada nabarmen bat izan duelako. Hori bai, merkatariek aurten izandako galerekin hau bakarrik falta zitzaien beraien urtea "gogoratzekoa bilakatzeko".

BIBLIOGRAFIA:


SUEZ KANALAREN ITXIERA

 SUEZ KANALAREN ITXIERA HONDARTUTAKO ONTZI BATEN ONDORIOZ

Martxoaren 25-ean petroleoa transportatzen zuen "EVER GIVEN" izenekoa ontzi handi bat Egiptoko kanal batean hondartuta gelditu da. Egiptoko kanal honen izena "Canal de Suez" da eta hau oso erabilgarria izaten da petroleoa transportatzeko, eta Europako eta Afrikako herrialde asko transportazio hauen mende daude. Naiz eta arazo hau askoren ustez den den hain larria, ekonomian eragin handia izan dezake, gainera lehen ondorio ekonomikoak azaltzen hasi dira. 

Poca broma con el buque atascado en el canal de Suez: paraliza el comercio  internacional y ya tensiona el precio del petróleo

Honen kausak oraindik ez dira zehatzak baina adituek diote haizearen ondorio izan daitekeela. SCA-k hondar ekaitz baten ondorio dela esaten dute, izan ere Egipton oso ohikoak dira ekaitz mota hauek, eta honek ikusgaitasuna kentzen du. Aipatu beharra dago itsasontzi hoenk 400 metroko luzeera duela , 60 metroko altuera eta 59 metroko zabalera duela eta 224.000 tonelada eramateko gai dela

Honek sortutako ondorio nagusia petrolioaren prezioaren igoera izan da, zehazki %6 igo da prezioa, baina ontziak denbora gehiagoz geldirik jarraitzen badu prezioa oraindik gehiago igo daiteke. Baina kontsekuentziak ez dira bakarrik itsasontzi honenak, bertatik pasatzen diren ontzi gutziak ere geldirik daude oztopo honen ondorioz. Eta adituen arabera, nazioarteko itsas merkataritzaren% 10 nabigazio bide horretatik pasatzen da eta arlo honetan ere arazoak suposatzne ari da.

Suez kanalaren blokeoak, hornidura arazoak sor ditzake batez ere estatu batuetako eta europako findegietan. Kanal honen administratzaileak urbidearen zati historiko bat irekitzea erabaki dute egoera hobetzeko nahian

El bloqueo del canal de Suez amenaza el comercio internacional

Nahiz eta arazo hau konpontzea erreza dirudien, makineria asko ari dira erabiltzen baina ez dira gai ontzia bertatik ateratzeko, espero dugu ahalik eta lehen hau konpontzea eta ekonomian egonkortasuna lortzea.


https://www.elmundo.es/economia/2021/03/25/605c6692fc6c83e7158b45d1.html

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2021/03/24/mercados/1616582849_027344.html

2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

Bidaia-agentziak eta pandemia

 

BIDAIA-AGENTZIAK ETA PANDEMIA

2020ko pandemiaren ondorioz, hainbat sektorek ondorio larriak izan dituzte, horietako nabariena, bidai-agentziak eta tabernak dira. Kasu honetan, bidai-agentziez inguruan hitz egingo dugu.

Pandemia mundial hau hasi zen ezkeroztik, bidai-agentzien %60ak itxiko direla ondorioztatu dute, turismoaren erorketarengatik. Martin Sarrate Bidaia Agentzien Elkarte Korporatiboko presidenteak ziurtatu zuen, sektorearen fakturazio globala 2020an %70 jaitsiko zela, eta 2021ean %40. 

Gainera, gobernuak eman dituzten diru laguntzetatik, oso zati txikia izan da agentzia hauentzat. Adibidez, Aragoien, %25 establezimendu itxi zituzten 2020ean, %96ko galerarekin. Datu horiek establezimenduen laurdena ixtea ekarri dute. Beste adibide moduan, Nafarroako agentzia gehienak aktibo daude, baina arazo handiak edukitzen hari dira. Turismoa suspertzeko COVID-19aren txertaketa-erritmoa azkartzearren garrantzia nabarmentzen dute, eta 2021ean emandako laguntzetatik diskriminatuta sentitzen direla adierazten dute.

Gaur egun, Palentzian, Kultura Turismo eta Jaietako Informazioa Batzordeak aldeko irizpena eman die hiriburuko hotel-establezimenduei eta bidai-agentziei 50.000€ko diru-laguntza zuzenean deialdiaren oinarriei.


            
Agencias de viajes online baratas y fiables - lista top | buviba
                     
El Covid-19, ¿beneficioso para las agencias de viajes online? | Expreso




BIBLIOGRAFIA:

https://cadenaser.com/emisora/2021/03/02/radio_pamplona/1614679566_198674.html

https://cadenaser.com/emisora/2021/02/07/radio_zaragoza/1612694662_516712.html

https://cadenaser.com/emisora/2021/03/10/radio_palencia/1615402753_669561.html

https://www.elperiodico.com/es/economia/20200623/el-60-de-las-agencias-de-viajes-cerraran-por-el-desplome-turistico-8010927

2021(e)ko martxoaren 21(a), igandea

APPLE ETA BESTE MARKEN ARTEKO DIFERENTZIAK

 APPLE ETA BESTE MARKEN ARTEKO DIFERENTZIAK

Urtero telefono mugikorraren merkatuak parte hartzaile berriak dituzte baino ia beti marka berdinak erosten dira. Esan bezala, industrian beti marka komun bat dago. Mugikorrak marka askotakoak saltzen dira urte osoan zehar baina Apple da beti Iphone-ak salduz diru gehiena produzitzen duena.

Apple 2019an, irabazi handiena lortu zuen baino ez zen izan mugikor gehiago saldu zituenak, baizik eta, apple mugikorrak beste marka baten baino askoz garestiagoa baita. Esan bezala 2019an, mugikor gehiena saldu zuena izan zen Samsung eta ondoren Huawei izan zen eta Apple hirugarren postuan gelditu zen.

Argazki honetan ikusi dezakeguna da, Apple marka izan zela diru gehiena lortu zuena baina ez zela izan mugikor gehiago saldu zuena.

Bigarren marka benefizio hoberena dituena Iphone-a ondoren, Samsung da. Ekainetik Irailera bitartean beste markak baino benefizio askoz handiagoak lortzen ditu.

Azkenik, Huawei hirugarren marka garrantzitsuena da baita ere, hirugarren marka gehin produzitzen duena delako. 

Bukatzeko, esan behar da badatozela txinako markak adibidez Xiaomi, Oppo eta Vivo etekin oso ona ateratzen hari direla beraien mugikorrekin. Bateria ona dute, Memoria ona eta gainera merkeak dira. Azken bolada honetan pertsonek hiru datu hauek bilatzen dituzte mugikor batean.






2021(e)ko martxoaren 20(a), larunbata

SHAYYA INIZIATIBA

 SHAYYA INIZIATIBA


Denok dakigu erabilera bakarreko plastikoa salbamendu bat izan dela Covid-aren aurkako borrokan, batez ere osasun arloko langileentzat. Baina honek arazo bat ere bideratu du, plastiko gehiegi pilatzea ekarri duelako. Ez da arraroa lurretik muskoren bat ikustea, edota hondartzetan, ur gainean flotatzen. Kontuz ez bagabiltza, pandemiak irauten duen bitartean ingurumenaren eta osasun publikoaren hondamendia ekar dezake epe luzera. Nazio Batuen datuen arabera, Covid-arekin lotutako plastikozko hondakinen %75ak zabortegietan edo itsasoan amaituko dute. Gainera, mundu mailan hitz egiten badugu, hilero 129 mila milioi musuko eta 65 mila milioi eskularru erabiltzen ari dira, Science aldizkariaren arabera.


Hau guztiagatik, Shayya bezalako ekimenek asko balio dute, sanskritoan, beren hizkuntzan, "koltxoia" esan nahi duena. Indiako NBEen lantegietako hondakinak eta koltxoiak, merkeak eta higienikoak, egiten dituen enpresa bat da. Proiektu hau berritzailea da, eta Asian plastikoaren arazoa konponbide bihurtzea dute helburu, pandemiak eragindako hutsegiteei aurre egiteko. Ez bakarrik ospitaleetan, baita egoitza edo harrera-zentro askotan ere.


Ideia hau Lakshmi Menoni-ri bururatu zitzaion, Indiako Kerala hiriaren eko-diseinatzaile naturalari, familia bat zubi baten azpian lotan ikusi zuenean, eta aldi berean NBE (Norbera Babesteko Ekipamendua) uretan flotatzen zeudela, Indiako ibai batean. Bi puntu horiek eta berak ehungintzan izandako esperientziak, konponbidera eraman zuen. 


Koltxoiak egiteko, egiteko falta diren hondakinak trentzatu egiten dira, 35 metroko luzera izan arte. Ondoren, trentza moduko soka hauek zig zag moduan jartzen dira eta muturrak hondakin oihal gehiagorekin elkartzen dira. Horrela, 1,80 metro-ko eta 76 zentimetroko zabalera duen koltxoneta bat lortzen da, 2,5 eta 5 kilo artekoa.


Nahiko erraza eta aldi berean eraginkorra da koltxoneta bat egitea, eta ez du inbertsiorik eskatzen, izan ere, ez da makinarik, haririk edo orratzik behar fabrikatzeko, ezta horiek ekoizteko ezagutza berezirik ere. Horrez gain, Materiala iragazgaitza da eta ondo garbituz eta airera lehortuz garbitu daiteke. Erronka logistikoak eta ekologikoak konpontzeaz gain, iniziatiba hau enpleguak sortzen eta tokiko ekonomia bultzatzen ere ari da. Menonek dio dagoeneko 20 bat emakumeri eman diela lana, eta egunean 300 rupia (3,5 euro inguru) ordaintzen dizkietela. Shayya (koltxoneta) bakoitza prezio horretan saltzen da, eskulanaren kostua estaltzeko.


Bukatzeko, aipatu beharrak areagotu egiten duela asmamena, eta garai nahasi hauetan denok adi egon behar dugu aurkitzen ditugun aukerak aprobetxatzeko, zubi baten azpian bada ere.