2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala


covid-19ren eragina turismoan



COVID 19ren hedapenak osasun-krisia eragin du, eta eragin izugarri handia izan du sektore ekonomikoan. Martxoaren 14tik, alarma egoera ezarri dute Espainia osoan.

Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak bildutako informazioaren arabera, honako hauek dira jarduera-arloetako inpaktu nagusiak:

Turismoa sektore estrategikoa da Espainiarentzat, BPGren % 12,3 eta enpleguaren % 12,7 da. Oraindik goiz da esateko zer eragin izango duen Covid-19k epe ertainean Espainiara joango diren turisten kopuruan, baina dagoeneko osasun-krisi honek ondorioak izaten ari da turismoan, pertsonen zirkulazio askearen murrizketak, ziurgabetasuna eta turismo-zerbitzuen eskari txikiagoa direla eta.  

 Joan den martxoaren 6an, Turismoaren Mundu Erakundeak berrikusi egin zituen 2020rako nazioarteko turisten etorreren aurreikuspenak, eta -% 1etik -% 3ra bitarte estimatu zuten. Horrek esan nahi du 30.000 eta 50.000 milioi dolar tarteko galera izango dela nazioarteko turismotik datozen diru-sarreretan. COVID-19ren agerraldiaren aurretik, OMTk %3 eta %4 arteko hazkunde positiboa aurreikusi zuen urte honetarako.


Espainiak beste krisi eta ziurgabetasun-egoera batzuk bizi izan ditu aurrez, baina COVID-19ren eta haren mundu-hedapenaren kasuan, bidaia-ezeztapenetan eta epe labur eta ertaineko turismo-zerbitzuen eskarian pixkanaka eta nabarmen egiten ari da behera, bai merkatu igorlean, bai hartzailean, eta, ondorioz, Espainiako turismo-industriaren balio-kate osoan.


 Gobernuko ordezkariek diote Munduko negozioa %25 erortzera irits daitekeela, eta 50 milioi lanpostu arriskuan daudela mundu osoan. "Oraingoz, 850.000 pertsonak bidaiatzeari utziko diotela uste dugu. Hau dela eta, ez dute ez garraiobiderik, ez hotelik erabiliko, ezta tabernetan kontsumituko ere. Beraz, sektore turistikoko negozioak% 25 inguru egingo du behera, eta horrek esan nahi du negozio- eta opor-turismoko jarduera guztia hiru hilabetez jarraian ixtea ekarriko duela ", azaldu du.

Zentzu horretan, gobernuko ordezkaria baikor agertu da. 30 urtez baino gehiago datuak aztertzen eta turismoari eragin dioten 90 krisi baino gehiago aztertu ondoren, argi du sektore honek oso erresilientea dela. Badakiela eraginak berreskuratzen, eta gero eta bizkortasun handiagoarekin egiten duela.


Adibidez, "2001ean krisialdi baten ondoren turismoaren susperraldia 16 hilabetekoa izan bazen, 2018an 10 hilabetera murriztu zen. Pandemien kasuan, berreskuratzeko denbora-tartea 19,4 hilabetetik 10 hilabetera bitartekoa da. Gobernuek sektoreari laguntzeko hartuko dituzten neurriak zenbat eta egokiagoak izan, orduan eta azkarragoa izango da " dio.

Covid-19 ak guztiengan eragin handia izan du, inoiz bizi ez genuen egoera batean sartu gaitu eta askok ez dute jakin nola erantzun egoera honi, hau dela eta garrantsitsuena babestuak egotea da eta beste guztia denborarekin konponduko da.



Munduko Merkataritza Erakundeak dio 2008ko krisia baino larriagoa datorrela


Roberto Azevedo MMEko zuzendariak dioenaz, nazioarteko laguntza eta merkatu librea ezinbestekoa izango da datorren krisiari aurre egiteko.

Denok dakigun bezala, gaur egun gauden egoera mundu guztiarentzako berria da, COVID-19 birusari buruz ari natzaizue hitzegiten. Pandemia global honek izango dituen ondorioak ez dira demografikoak soilik izango momentu honetan konturatzen ari garen bezala, baita ere, aurrerantzean ondorio ekonomiko larriak izango ditu. Munduko ekonomia jarduera nagusia gelditurik dago momentu honetan, izan ere, koronabirusa dela eta munduko lurralde askotan itxidura ezarri da, hau da, jendea ezin da etxetik atera, soilik beharrezkoak diren gauzak egiteko.

Roberto Azevedok argi utzi du iada hasi dela 2008an izandako krisi ekonomikoa baino gogorrago bat, beraz, Europar Batasunari aholkatu dio egoera horretara prestatzen joateko. Horretarako MMEko zuzendariak zera eskatu du, nazioarteko kolaborazioa eta merkatu askeak izatea. Horrez gain, 2008ko krisiak eragindako enplegu galera handiagoa izango dela adierazi du.

Mezu guztiz ezkor honek garbi utzi dio mundu guztiari eta batez ere Europar Batasunari pandemia honen ondorengo krisira prestatzen hasi behar garela. Robertok esan du ondo iruditzen zaiola munduko hainbat herrialdek ondorengo krisirako prestatzea beraien ekonomia planak aldatuz baina haren ustez garrantzitsuagoa da pandemia honi erantzun bat ematea eta alde batera uztea.

AEBtako eta Txinako ekonomia gerra batean aritu dira azken urte hauetan, eta zerga batzuk ezarri dizkiete elkarri. Europara ere iritsi dira Donald Trumpek Amerikako Estatu Batuetako presidenteak ezarritako zerga horiek. Krisi honi aurre egiteko beharrezkoa izango da Donald Trumpek bere protekzionismoa alde batera uztea eta elkar laguntzan aritzea mundu guztiko lurraldeak krisiari aurre egiteko.

Txinako merkatuta hondoratzen ari da Coronavirusaren ondorioz

Txinako merkatuta hondoratzen ari da Coronavirusaren ondorioz

"Coronavirus" deitutako birus honen hasiera Txinan eman zen. Ondoren Txinatik munduko beste hainbat lekuetara zabaldu zen eta horren ondorioz, Txinak birusa lehenengoa izantearen ondorioz, birus hau gelditzeko prozesua beste lekutan, Espainian adibidez, baino lehenago hasi zen.  

Birus hau gelditzeko hartu zen neurri nagusia pertsona guztiak beren etxeetan gelditzea izan zen. Horrela izanda, enpresetan, fabriketan edota denda eta tabernetan lan egiten zuten pertsona guztiak beren etxeetara joan behar izan ziren eta ondorioz bere lana gelditu. Azaldutako egoera honen aurrean sortutako langabezia handia izan da. Txinako hainbat inkestetan agertu den arabera enplegua %30 jeitsi egin da. Inkesta hauen arabera sektore kaltetuenak kirolen sektorea, komunikazioen sektorea, entretenimentuen sektorea (serieak, pelikulak egiteko aukera eza) eta zerbitzuen sektoreak izan dira. 

Kalte guztiak ez dira tamaina berdinekoak izan, aurretik esan bezala, sektore batzuk beste batzuk baino kalte gehiago jasan behar izan dituzte eta enpresen tamainari dagokionez ere desberdintasunak eman dira. Tamaina handiko enpresek, 10000 langile edo gehiago dituzten enpresek, %15eko desenplegua izan dute, tamaina txikiko enpresek aldiz, 20-100 langile dituzten enpresek, %30eko desenplegua izan dute. Zer esanik ez 20 langile baino gutxiagoko enpresei buruz, enpresa hauek %40ko desenplegua izan dute.


Honekin guztiarekin batera kontuan izan behar da Txina produktuak egin eta esportatzen dituen herrialde nagusienetariko bat dela eta epidemia honekin herrialde askok Txinako enpresei produktuak eskatzeari utzi egin diote. Esportatzeko arazo hau ez die berdin eragiten Txinako enpresa guztiei, badaude herrialdean edo hirietan bertan saltzeko produktuak egiten dituzten enpresak baina badaude ere %100 esportatzen duten enpresak eta enpresa hauei egin zaien kaltea ondorioz %100koa izan da.

https://www.eleconomista.es/economia/noticias/10445021/03/20/El-mercado-laboral-de-China-queda-muy-danado-tras-la-epidemia-del-coronavirus.html


Ecuador llegó al nivel más alto de desempleo según el INEC | Metro ...El mercado laboral de China queda muy dañado tras la epidemia del ...

Gasolinaren beherakada

Gaur egun estatu mailan dagoen egoera nahiko larria da, izan ere, coronavirusaren ondorioz, merkatuak behera egin du gutxiago erabiltzen ditugun objektuetan eta gora egin du gehiago erabiltzen ditugun horietan. Esaterako, konfinamendu honetan jendeak beharrezko jakiak erosi egiten ditu, horien barruan futa eta barazkiak dauzkagu. “El Mundo” aldizkariak dioen arabera, Espainiak fruta eta barazkien ekoizpenaren %80 esportatzen du; beraz, barne-kontsumoa handitzen hauen prezioa nabarmen igo egingo da. Honi aurre egiteko bi aukera sortu daitezke, hainbeste kantitate esportatzeari utzi hemen bertan saldu ahal izateko eta honela hauen prezioa berdin jarraitu ahal izateko, bestea, gehiago produzitzen saiatzea da (lursail gehiago erabiliz). Idatzi honen helburua ez da asko erosten ari den produktuez hitz egitea, gutxi erosten diren produktuez baizik, konkretuki gasolinaz.

Ondoko argazkian ikusi daitekeenez, Espainiako prezioaren bilakaera denbora zati oso laburrean beherakada garrantzitsu bat jasan du. Honelako beherakada hain azkarra 2015ean gertatu zen 1,3 euro/litrotik 1,1 euro/litrora. Munduko petrolio-kontsumoa %5 inguru murriztu da, eta Txinakoa %20 inguru. Azkenean, ondorio hauek ikusi zitezkeen ondorioak dira, izan ere, jendeak kotxeak edo edozein ibilgailu erabili ahal izateko bakarrik lan egin behar badute erabiliko dituzte, beste guztiek beraien etxean baitaude. Azkenean, eskaria eta eskaintzaren betiko kontua da. Eskaintza asko badago eskaria jeitsi egingo da eta eskaintza gutxi badago eskaria igo egingo da.



Aurreko urteko eta aurtengo datuak alderatuz, Espainian 95ko gasolina %5,4 merkatu da urte honetan eta diesela %7,6. Europako Batasunean, % 7,9 eta %10,8 jaitsi dira, hurrenez hurren. Prezio horiek duela urtebete izan zuten bilakaerarekin alderatuta, kurba erabat aldatu da. 2019ko martxoaren erdialdera arte, gasolina %4,6 garestitu zen Espainian, baina %1,2 baino ez Europa Batasunean. Espainiako gasolindegietako dieselaren prezioa %5,7 igo zen, eta Europakoena, %1,8.

Europari buruz hitz eginez jarraituz, Brent enpresa izan da gasolinaren ondorioz kaltetuena atera dena. Hauek dira enpresa honi buruzko datu larri batzuk: azken hamabi hilabeteetan, Brent petrolio-upelaren prezioa %47,29 jaitsi da. 1987az geroztik Brent petrolio gordinaren kotizazioaren historian, gehienezko preziora iritsi zela, 132,72$, 2008ko uztailean, eta gutxieneko preziora, 9,82$, 1998ko abenduan. Hilabete hontako Brent petrolio-upelaren batez besteko prezioa 34,86$-raino jaitsi da. Kontuan hartuz orain dela soilik 12 urtetan hain goian zegoela nahiko kezkagarria da.

Bibliografia:

Hoteletik ospitalera eta ospitaletik hotelera

2020ko urtea bilakatu da historia dagoeneko, Covid-19ak mundu osoan izugarrizko inpaktua izan baitu. Ezezaguna izateak izua eta jakin mina piztu du eta lekuaren arabera ere egoera modu batekoa edo bestekoa da, baina birusari aurre egiteko esfortzua eta lana abian dago. Ekonomia arloan egoera honek pisu handia hartu du, bat batean mundu osoa geratzeak sekulako galerak eragiten baititu. Hala ere, ekonomiaren aurretik osasuna jartzen dute askok eta sakrifikazioa egiteko prest daude; tabernetako jabeak, itxitako enpresak, musikariak, futbolariak...

Cotton House Hotel, Autograph CollectionHorien artean, hoteletako langileak ere sartzen dira. Turismoa eten egin da eta hotelek ez dute aukerarik lanean jarraitzeko, baina hauek dirua irabazteari uzteaz gain, gaixotasunarekin borroka egiteko laguntza ere ematen ari dira, doan gainera. Madrilen eta Bartzelonan 12 hotelek hasi dute lagutza proiektu hau, non helburua den ospitaleek benetan premiazko jendea sendatzea eta larri ez dauden gaixoak etxea ez den leku seguru eta eroso batean daudela ziurtatzea. Azkenean, ospitale guztiak gainezka daude Covid-19a eta beste gaixotasun larriak dituzten pazinteekin eta hotelek duten lekua oso aprobetxagarria da arazo honi aurre egiteko, horrela bide batez, ospitalean egoteko moduan ez dauden gaixoek ez dituzte etxekoak zertan kutsatu.

Bartzelonaren kasuan, hiru hotel jarri dira "Hotels salut" deitzen den proiektuarekin martxan eta 200 oherekin konta dezakete oraingoz; "Cotton House", "Praktik Vinoteca" eta "Praktik Bakery"hotelak, alegia. Esaterako, "Cotton House", Bartzelona erdigunean kokatuta dagoen bost izarreko hotel bat da, 86 logela ditu eta  honen egitekoa da ziurtatzea Katalunian dagoen jende guztiak izatea leku bat ostatzeko, edozein arrazoi dela medio; ezin izatea hiritik atera, etxean geratzeak jendea arriskuan jartzea, osasuna edota lana. Beraz, hoteletako langile askok lanean jarraitzeko aukera dute, hau da, harreragile, garbitzaile, zerbitzari... beharra dago eta bestetik, faltan dagoen lekuaren zati bat behintzat lortu da. Hotela, hotela izatetik "ospitale" izatera pasa da eta paziente batzuk, ospitaletik hotelera pasa dira.
Hotel - Iconos gratis de días festivosIcono Hospital Gratis de 780 Free Vector Emoji













https://www.niusdiario.es/economia/macroeconomia/hoteles-medicalizados-madrid-barcelona-coronavirus-hospitales-saturados_18_2918220124.html
https://elpais.com/espana/catalunya/2020-03-20/el-cotton-house-hotel-de-barcelona-acogera-a-pacientes-leves-de-coronavirus.html
https://www.lavanguardia.com/vida/20200323/4840649659/ume-cataluna-hoteles-clinicas-privadas-hospitales-centros-asistencia-coronavirus.html
https://www.expansion.com/catalunya/2020/03/23/5e78fc87e5fdea93068b45e8.html?intcmp=MNOT23801&s_kw=1

Osito&Co

 


“Denok izan gara ikasleak, eta festan atera gara, batez ere unibertsitatean” diote enpresako kideek. Osito&co gazte talde batek sortutako gomazko hartzatxoak egiten dituen enpresa euskaldun bat da. Hartzatxo hauen berezitasuna alkoholarekin nahastea bururatu zitzaiela da. Oso entzuna zuten haien lagunek hartzatxoak alkoholean bainatzen zituztela eta hozkailuan 2 egun gordetzen zituztela beraz, proba egitea erabaki zuten.

Proba egin eta dastatzerako orduan, zaporea ez zitzaien batere gustatu, eta likatsuegiak zeudela iruditu zitzaien baina ala ere hain gogoko zuten ideia aurrera jarraitzea erabaki zutela. Beraz, beste maila batera eramatea erabaki zuten, Europako ehunka gozoki-fabrikarekin harremanetan jarri ziren hauen laguntza jasotzeko asmotan, bat animatu zen arte eta fabrika honekin aurrera eraman zuten haien ideia. 

Hartzatxo hauek modu desberdinetan saltzen dituzte, ohikoena aluminiozko kaxatxoetan saltzea da. Kaxa bakoitzean 5g hartzatxo daude ( %15 alkohol). Beraz, 15 hartz txiki jatea kopa bat edatea bezala da. Honez gain, baina badituzte “festa-pack” eta boltsa txikiak ere. Lau nahasketa desberdin egiten dituzte: ron-anana; ginebra-marrubi; vodka-laranja; whiskie-cola eta tekila-limoia.

Enpresak produktuak 18 urtetik gorakoei bakarrik saltzen dizkiete. Hala ere, bere legezkotasunaren fede emateko, urtarrilaren 16ra arte irakur zitekeen bere webgunean: “historian lehen aldiz, gazte talde batek gozoki-fabrika baterako alkohola manipulatzeko lizentzia lortu du”.

Azkenik nola egiten dituzte hartzatxo hauek? artisau-tradizioko maisu gozogileek ekoitziak dira. Kalitatea kontrolatzeko sistema berritzaileenak erabiltzen dituzte bai instalazioetan, bai makinetan eta bai osagaietan. Batez ere azukrea, gelatina, aroma naturalak eta jakina, alkohola dira erabiltzen dituzten produktuak eta elikagaien IFS ziurtagiriarekin egiten dira beti.

 



Naia Altuna.