2020(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea


RENFE-REN MONOPOLIOAREN AMAIERA ESPAINIAN

Aurtendik aurrera AVE konpainiak SNCF konpainia publiko frantsesa eta Trenitalia konpainia pribatua izango ditu orain arte Renfek monopolioan izan duen merkatuaren irabiatzaile nagusi gisa.



        RENFE, gerra zibil osteko kontextuan sortutako konpainia da, 1941an, eta orduztik 2004 arte (ADIF, Espainiako trenbide-azpiegituren erakunde kudeatzailea, eta Renfe operadora, trenbideen ustiapenarekin geratutako konpainietan banatu zen arte) Espainian monopolioa mantendu zuena. 


renfe bilaketarekin bat datozen irudiak




         Aurretik esandako SNCF, Trenitalia eta Renfe konpaniak dira Adif-ek aukeratutakoak gaur egun trenbide sareak dituen 3.700km-etatik 2.400km-tan merkatuan konpetitzeko, bilakatuz honela konpetentzia perfektudun merkatu libre batean.


        Horren ondorioz, bidaiarientzako eskaintza %65 handiagoa izango da, sareko hiru ardatz nagusietan 99 tren eguneko maiztasuna izatetik 165 tren eguneko maiztasuna izatera pasatzean. Horrez gain, bezeroek billete merkeagoak erosteko aukera izango dute. Zenbat merkeagoak? 

        Hori denborarekin ikusiko da, baina argi dago Renfek eta SNCF-k kostu txikiko eskaintzak jarriko dituztela etapa berri honen ardatzean, ahalmen handiagoko, zerbitzu gutxiagoko, ordutegi irekiagoko eta prezio baxuagoko trenetan oinarritutakoak.




     Ondorioz, Renfe konpainian %40 ko jaitsiera aurreikusi da bileteen prezioan (media 52 eurokoak ziren eta 21 eurokoak izatera jasako dira) aurreikusiz honela abiadura handiko trenean bidaiatzen duten pertsona kopurua handitzea Frantzia, Alemania edo Japonen mailara gerturatuz (Espainian 15 bidaiari transportatzen dira abiadura andiko kilometroko, Frantzian 50, Alemanian 83 eta Japonen 166). Horren helburuetako bat errepide edota abioi bitartez bidaiatzen duten pertsonen kopurua jaistea da ere, modu sostenibleago batean bidaia dezaten.







2020(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

NETFLIXEN MARKETINA

NETFLIXEN MARKETINA

    Netflix gaur egun edonor ezagutzen duen streaming plataforma polemika eragin du bere post publizitatearekin. Hilabete honetako 17an Netflixeko “sex education” seriea argitaratu zen. Serie hau promozionatzeko Netflix España hainbat kartel diseniatu egin ditu sare sozialetan zalaparta izan duena. Horietako kartel bat Madrilgo Criculo de Bellas Arteseko aldamioan kolokatua zegoen “Querrás tragártela enterita” esaldiarekin, eta beste bat Cuencako autobus geltoki batean “Cuenca, te vas a quedar mirando a Neflix”. Nahiz eta guztiak ezagutu plataforma hau, ezinezkoa da ez hitz egitea horrelako publizitate estrategiaz.
 ImagenImagen

    Hainbestekoa izan da Madrilgo kartelaren polemika, Netflix kendu izan behar duela. Hala ere ez dut uste eragin negatiboa izan duenik, are gehiago, nire ustez hau lortu nahi zuten, denak egon dira aste oso bat argazki hauek konpartitzen, eta ez dago publizitate hobeagoa hori baino. Beraz Netflixen marketina ezin hobea izan da.


ZERGATIK IXTEN DIRA KOMERTZIO TXIKIAK?



Hasieran erruduna krisi ekonomikoa izan zen. Duela urte batzuk argitaratutako datuak zioten, krisiaren eraginez 44.200 denda baino gehiago itxi egin zirela 2008 eta 2009 urteen artean, hau da egunero 100 denda txiki inguru itxi izan behar zuten.


Ondoren, gauzak are konplexuagoak bihurtu dira, izan ere, krisia gutxitzen hasi den arren , joera ez da batere aldatu eta komertzio txikiak ixten jarraitzen dute.


Komertzio txikientzako denbora oso gogorrak dira eta krisiak hasitako egoera larritzen doa.
Adituek diotenez egunero merkataritzarekin lotutako 36 autonomo inguru ari dira galtzen lanpostua, batez beste, 13.315 pertsona urteko. Datu hauek estrapolatzen baditugu ikusten dugu denda ugari itxi egin direla.


Negozio txikiak kontsumoen biktimak dira. Gaur egungo gizartea oso kontsumista da eta interneta eta e-komertzioen boom-a izugarria izan da. Komertzio txikiak etsai asko dituzte, alde batetik online dendak 24h-ko zerbitzua eskaintzen dute, stock-a denda txikikoak baino askoz handiagoa da, eta prezioak askoz lehiakorragoak. Beraz e-komertzioak prezio praktika oldarkorrak jar ditzazkete, ordea komertzio txikiak ez.

Nire ustez pena bat da denda txikiak itxi behar izatea, guztiok nahiago dugu arropa eta zenbait gauza gehiago prezio baxuagoetan erostea, baino kontuan izan behar dugu nondikan datozen gauza horiek, nork egin dituen, zein egoeratan eta zein dira pertsona horien soldatak eta lan-baldintzak. 
Beste aldetik ez dugu ahaztu behar denda txikiak ixten badira, gure herriak triste eta itsura kaskarra izango dutela. 
Beraz, nire proposamena izango litzake komertzio txikietan gehiago erostea eta baita gobernuak autonomoei laguntzea.


Image result for tienda cerrada



Netflixen Krisia





NETFLIXEN KRISIA

Adituek aurreikusitako beheraka iritsi da Netflixera. Burtsako ibilbide txarrak, harpidetzek eduki duten beherakadengatik eta pelikula eta dokumental eztabaidagarriei boikoten ondorioz izan da. Taxwatch erakunde britainiarrak enpresari eginiko salaketa gehitu behar diogu, ia 400 milioi euro paradisu fiskaletara desbideratzeagatik. 
Resultado de imagen de netflix"



130 mila harpidedun baino gehiago galdu dituzte azken hiru hilabeteetan. Azken 8 urteetan izan diren zifrarik altuenak izan dira. Azken hiru hilabeteetan gutxienez 5 milioi harpidedun berri gehitzea zuten helburu. Baina 2,7 milioi baino ez dituzte lortu. Nahasketa horrek Netflix-en zifrak argitaratzeko unean burtsan bere akzioetan balioa jeistea eragin zuen.


Disney +ek ere,  Netflixen Burtsako erorketaren errua du neurri handi batean, Disney plataforma Estatu Batuetan gehien deskargatu den aplikazioa bilakatu baita. Sensor Tower-en arabera, Disney +en diru-sarrerak 50 milioi dolarrekoak dira, Netflix edo HBO bezalako beste plataformak irabazten dutena baino gehioago. Netflix-ek iazko maiatzean baino% 12 gutxiago balio du orain. 

Telefonicaren prezioen igoera

Telefonicak Movistar Fusión-en prezioak igotzen ditu


Gaur egun, Espainiako etxe askotan telefono tarifa bat ordaintzeaz aparte, telebista publikoan ikusi ezin daitezken programak, pelikulak edo kirol ekimenak ikusteko plataforma ezberdinak kontratazten dituzte. Espainia mailan plataforma garrantzitsuenetarikoa Telefónica (Movistar) da eta hauek daukaten Movistar Fusioneko prezioak igotzea erabaki dute plataforma honekin batera datozten doaneko mugikor lineen megak igo ahal izateko.


Prezioen igoera desberdina izango da segun eta zein tarifa mota daukazun kontratatua, geroz eta maila baxuagoko tarifa eduki orduan eta txikiago aizango da prezioaren igoera. Enpresa-estrategia honekin Telefonicak lortu nahi duena etekin gehiago lortzea da, izar ere, webgune "pirata" asko daude non hauek eskaintzen dituzten zerbitzuak esakiantzen dituzte doainik edo prezio baxuago batean, baina kalitate okerrago batean. Horregatik prezioak pixka bat igota ofertak egitea lortuko dute, bezeroen arreta lortu ahal izateko.





Enpresa guztiek izango dute lehiakide bat edo beste, baina honen kasuan beste plataforma legal eta ilegalen eragina jasotzen du. Telefonicak, jasotzen ari den mehatxuei aurre egin dio bere aukerak aztertuz era aurrera eramanda.

Brexit eta haren ondorioak

BREXIT-A

'Britain' (Erresuma Batua) eta 'exit' (irteera) terminoak lotuz sortutako hitza da. Hau etengabeko prozesu politikoa da eta helburu nagusi eta bakarra Erresuma Batuak Europar Batasuneko estatu kide izateari uztea da. Jatorria 2016ko ekainaren 23an egin zen erreferendumean du. Bertan hautesleen % 51,9k Europar Batasunetik irtetea bozkatu zuten eta ondorioz, Gobernuak Europar Batasunari buruzko Itunaren 50. artikulua aldarrikatu zuen, amaitzeko bi urteko prozesu bat abiaraziz. Artikulu honek dio, EBko edozein estatu kidek alde egitea erabaki dezakela, beti ere lege konstituzionalaren arabera.
Britainia Handia potentzia ekonomiko eta komertzial nahiko handia izanik, hainbat ondorio ekarriko ditu bere irteerak:
Ondorioak Europa Mailan:
  • Merkataritza eta finantza harremanak mugatuko ditu
  • Gaur egun, BHko esportazioen % 44 EBra doa eta horrek inportazioen% 53 hornitzen du.
  • Lanpostu asko galduko dira, enpresa asko euroguneko beste hiri batzuetara joango baitira.
  • Britainia Handiko BPGa % 1,5-% 9,5 artean jaitsiko dela aurreikusi da. 2019. urteko lehen hiruilekoan 0,2%-ko jaitsiera izan zuen eta esan beharra dago horrelako jaitsiera bat hain epe motzean, 2012 geroztik ez zela gertatu.
  • Britainiako monetaren ( Libra) nahiz (mundu osoko burtsak bezala) petrolioaren prezioaren jaitsiera . Erresuma Batuaren irteera honek Brent eta West Texas “upela” % 6 baino gehiago jaitsi ditu.

Aipatutako ondorio batzuk, beste batzuk baino inpaktu gehiago edukiko dute eta hala ere, bistan da zuzenean eragingo diola Europar Batasunari. Baina zer gertatuko da Espainian?
  • Espainiak urtero 18 milioi euro inguru esportatzen ditu BHra eta 13 milioi inportatzen ditu. Inportazio horien %4a BHan ekoitzitako ondasun nahiz zerbitzuak dira, beraz gure kontsumoaren 11 milioi hango merkatuaren araberakoa da. Brexitaren ondorioz, hain onuragarriak diren truke hauek behera egingo lukete eta horrek batez ere aeronautiko-, automobila- nahiz elikagai-industriei eragingo die.
  • Espainia zortzigarren ekonomia kaltetuena izango da, izan ere, Erresuma Batuarekin ditugun harreman komertzialak 57 mila milioi euro inguru balio ditu. Bertan, Espainiar kapitala duten berrehun enpresa baino gehiago daude inplantatuta, beraz baliteke enpresa horiek arazoak edukitzea etorkizun batean: Langileak,legeak,eskubideak…
  • BPG ( %1 galdu lezake Espainiako ekonomiak) eta enpleguan eragin zuzena edukiko luke; 70.000 pertsonek haien lanpostua galduko lukete.
  • Turismoa: Espainiara iristen diren bost turistetatik bat Erresuma Batutik dator; Hauek 2018an 18 milioi euro baino gehiago utzi zituzten hemen.Honen harira, Espainian 300.000 britainiar inguruk etxebizitza iraunkorra dute.

Grafiko honek Espainian edukiko dituen ondorioak biltzen ditu:




ITURRIAK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Salida_del_Reino_Unido_de_la_Unión_Europea
https://www.expansion.com/economia/2019/08/30/5d684453e5fdeaf0548b46b9.html
https://www.europaciudadana.org/que-consecuencias-tendria-para-la-union-europea-el-brexit/
https://blogs.elconfidencial.com/mundo/tribuna-internacional/2019-12-13/brexit-consecuencias-espana_2376935/
https://www.muyinteresante.es/curiosidades/preguntas-respuestas/que-consecuencias-economicas-tendra-el-brexit-861483516338
https://www.libremercado.com/2019-08-29/las-consecuencias-de-un-brexit-duro-1276643900/

Renferen prezioen igoera

Urte berriarekin batera, ekonomiaren arloan, produktu eta zerbitzu batzuen aldaketak egongo dira.Horietako bat Renfek tarifa guztiak igoko dituela adierazten zuen. Abiadura Handiko trenetan %1,1  ,aldibikoetan eta ertainekoetan berriz, %1. Zergatik egin dezakete hori arazorik gabe?




Argi ikusi dugunez, Renfe tren konpainia monopolio bat da, ez dago beste konpainiarik Espainian eta hori beraientzat dudarik gabe abantaila ikaragarria da. Horrek azkenan merkatua kontrolatzeko eta gidatzeko gaitasuna ekartzen du. Prezioak nahiko garesti izaten dira normalean eta gainera aurten prezioak oraindik gehiago igo dituzte ,izan ere, ez daukate konpetentziarik eta beraz, prezioak altu mantendu ahal ditzakete, ze berezoek ez dute beste aukerarik edukiko trenean bidaiatu nahi badu.

Renferen monopolio desagerpena, 2020ko abendurako espero da eta Adif-ek (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) aukeratuko ditu zein enpresa sartuko diren konpetentzian, dagoeneko enpresa batzuk pentsatuta edo hitz eginda dute.

Azkenean, Renfe monopolio bezela bukatzeak, hau da, tren konpainia berriak sartzearekin batera, prezioen jetsiera eta zerbitzu hobeak edo desberdinak behintzat eta trenen maiztasun handiagoak ekarriko ditu. Nere ustez, Renferen monopolioaren desagerpena beharrezkoa da aurretik esandako guztiarengatik, bidaiariontzat abantaila nabarmena izango da eta.

Informazio Iturria:
-https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/bideoak/osoa/6928823/bideoa-urte-berriarekin-batera-produktu-eta-zerbitzu-merkatuko-dira/
-https://okdiario.com/economia/renfe-afronta-fin-monopolio-mientras-tren-low-cost-continua-recibiendo-criticas-4864274

TOYOTA ETA HONDA





TOYOTA ETA HONDA



Toyota eta Hondak 6 milioi kotxe erretiratu dituzte merkatutik airezko boltsetako arazoak direla eta.
Erabaki horrek 3.4 milioi kotxeri eragiten die mundu osoan, eta talka batean aire-poltsak ez puzteko arriskua dagoelako ari dira egiten.
Arazo horrek 12.3 milioi ibilgailuri eragin diezaieke Estatu Batuetan, sei konpainiak fabrikatuak. Baliteke zortzi pertsona hiltzea aire-poltsak puztu ez zirenean. AEBetako segurtasun-erregulatzaileak ikertzen ari dira,

Resultado de imagen de Toyota y Honda retiran millones de vehículos del mercado
Komunikatu batean Hondak esan du konputagailuak talketan gerta daitekeen zarata elektrikoaren kontrako babes egokirik ez izatea, kotxea beste ibilgailu baten azpian dagoenean bezala. Arazoa dela eta, aire-poltsak partzialki baino ez dira irekitzen edo ez dira irekitzen, hori oso arriskutsua da kotxe batek istripu bat baldin badu. Segurtasun-uhalak talka baterako prestatzen dituzten gailuek ere ez dute funtzionatzen.

Resultado de imagen de honda
Kasu gehienetan, Toyota kontzesionarioek zarata filtroa instalatuko dute aire-poltsaren kontrol-ordenagailuaren eta kable sorta baten artean. Baina ibilgailu batzuetan, kontzesiodunek ordenagailua ikuskatuko dute iragazkia behar duen zehazteko. Jabeak martxoaren erdialdean jakinarazi behar dira.
Bozeramaile batek iradoki zuen gaiari buruz eztabaidatzeko jabeek (800) 331-4331 zenbakira deitzea bezeroaren arretarako linea zuzenera, horrela dudarenbat edo beldurren bat baldin baduzu kotxeahartu baino lehenago zure dudak resolbitu ditzazkezu.

Horrela, Hyundai, Kia eta Fiat Chrysler-ekin elkartu da Toyota, merkatutik erretiratzeko. Hyundai-Kia ibilgailuetan arazoak lau heriotza eragin zituela eta Fiat Chrysler automobiletan hiru heriotza gertatu zirela jakinarazi zen.

Nire uste apalean arazo bat detektatzean kotxe batek modelo berezko kotxe guztiak merkatutik kendu beharko zen, arazo larri bat izan daiteke eta jende asko hil daiteke, orduan kotxe batek arazo bat baldin badu hobeto da esatea egia eta azkar gezur bat esan baino lehen.

                                                                                   

2020(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

Apustu etxeak

Azken aldian gero eta apustu etxe gehiago irekitzen ari dira, Reta, Ruleta eta estilo horietako saloiak Donostia eta Euskal Herri osotik. Kuriosoa iruditzen zaidana da denak langile klasea bizi den auzoetan daudela, Intxaurrondo, Altza, Amara. Han kokatzen dira donostiako apustu etxe erdiak gutxi gorabehera, aldiz Aieten ez dago apustu etxerik. Arraroa da, logikoena ez litzateke dirudun auzoetan kokatzea?
Apustu etxe hauek nahita kokatzen dira auzo langileetan, beraien lanetatik deskonektatzeko modurik errexena baita, gainera, gehienetan, jokoa, alkohola eta beste droga mota batzuekin erlazionatuta egoten da. Gure egunerokotasunean oso normalizatuta daukagu, baina denbora guztian ikusi dezakegu iragarki bat APUESTA esanez. Bai, tabakoa eta alkohola debekatzea iragarkietan ondo dago, baina ez duzue uste apustuak ere galerazita egon beharko zuenik?

Zorionez, mugimendu asko sortzen ari dira apustu masiboen aurka, adibidez; UNAD.

Bukatzeko, nire ustez oso normalizatua dugun gauza bat da, eta beti bezala langile klasea ez antolatzeko distrakzio bat dela uste dut. Apustu etxeak egonda, burgesia lasai egongo da, langilea antolatzen egon ordez dirua gastatzen egongo delako RETAbet edo estiloko saloi batean.Resultado de imagen de movimientos contra casas de apuestas"

2020(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

DIAKO ESTRATEGIA TXARRA

DIAKO ESTRATEGIA TXARRA

Lehengo hilabetean Gironako herri txiki (la Bisbal d'Empordà) bateko  DIA supermerkatuan saltzaile eta bezeroaren artean liskarra egon zen: langilea bezeroari 10€ gehiago eman zizkion bueltetan. Dirudienez langileak 10€ horiek eskatu egin zizkionean, bezeroak buelta horiek itzuli nahian eskua boltsikoan satu eta langileak bezeroari jipoitzen hasi egin ziren. Ekintza honek ez du ekarri erreperkusioa herrian bakarrik (manifestazioak  eta DIA horren ateak puskatuz), sare sozialetatik ere asko hitz egin da honetaz liskarreko bideo konpartituz . Antza denez, herriko gendea badaki bertako langileak ez daudela ondo prestatuak, baina nola utzi egin du DIAk honelako gendea kontratatua izatea? DIA frankizia bat denez ez dago zein kontratatzen duten menpe, hala ere, frankizia minimoak exijitu dezake eta honelako ekintzak eragina du markan.

DIA-ren estrategia al den guztia zabaltzea izan da, horrek eraman digu DIA supermarkatua edonon ikusi izatea. Hainbeste hedatu da eta soldatak hain baxuak izanda eraman du DIAko langileak, beharbada, ez egotea hain prestatuak beste supermerkatuetan bezala eta herri hartako arazora eraman diona. Estrategia aldaketa bat behar du, nire ustez, merkatuan zabaldu baino gehiago markaren imagina hobetu beharko luke, horretarako kontrol gehiagoko baldintzak jarri behar dira frankizietan.



2020(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

Teslaren "Cybertruck" polemika

Tesla enpresa estatubatuarrak bere Cybertruck kamioneta aurkeztu zuen aurreko urteko azaroan egindako zuzeneko ekitaldi batean. Ibilgailu honen itxurak segituan sortu zuen polemika ikusleen artean. Batzuk futuristatzat jotzen zuten bitartean beste askok diseinua arriskutsua zela azaltzen zuten. Dena den, ekitaldiak aurrera jarraitu ala, kamionetaren leihoen aurkezpena egin zen, eta aurkezleen harridurarako, bi alditan apurtu ziren ustez hautsiezinak ziren lehioak.




Resultado de imagen de cybertruck window gif

Zuzenean gertaturiko akats honek berehala jaitsi zuen enpresaren akzioen balioa eta jende ugarik enpresak fidagarritasuna galdu zuela zioen. Enpresaren jabea den Elon Musk-ek umorez hartu zuen gertakaria eta hainbat hobekuntza egin behar zituztela esan zuen ostera.



Hillabete bat beranduago Teslak Cybertruck-ari buruzko produktuak atera zituen eta asko harritu egin ziren horien artean apurtutako kristalaren irudia zuen kamiseta bat ikustean. Teslak 35$-eko prezioan jarri zuen bere dendan kamiseta, ezbeharretik etekina atera daitekela erakutsiz.
Resultado de imagen de tesla cybertruck camiseta
Nire iritziz, hutsegite horri buelta emateko modu honek akatsak positiboak izan daitezkela erakusten du eta enpresaren marketin tekniken eta umorearen kalitatea ere azaleratzen du. Noizbeinka enpresek haien burua hainbesteko seriotasunez ez hartzea ondo dagoela deritzot, azken finean, enpresek, pertsonek bezala, akatsak egiten dituztelako, eta egoera hori normalizatzea eta are gehiago, haien hoberako erabiltzea, egin zezaketen onena izan zen.





BIBLIOGRAFIA:

    https://www.bbc.com/mundo/noticias-50519466

https://www.hibridosyelectricos.com/articulo/actualidad/camisetas-ventana-rota-tesla-cybertruck-35-compraras/20200115120023032604.html