“Fyre Festival” inoiz gertatuko zen festarik itzelena izango zena da, izugarrizko porrota izan zuen luxuzko musika festibala. Izan zuen oihartzun handiarengatik, estafarik handienetakoa eta ezagunenetakoa kontsideratu daiteke.
Billy McFarland enpresaburu estatubatuarrak Fyre Media enpresa fundatu zuen, eta enpresa munduan arrakasta lortu eta aukerak zabaldu nahian, Fyre Festival izeneko Bahamar uharteetan luxuzko musika jaialdia antolatu nahi izan zuen, Fyre Music aplikazioa sustatzeko helburuz. 2017ko apirilean ospatuko zen jaialdiak mundu osoan ezaguna egingo zuen iragarki bat argitaratu zen, besteak beste, Bella Hadid, Emily Ratajkowski edo Kendall Jenner bezalako modelo ezagunek instagramen publizitatea eginez. McFarland ekintzaile argia zen, eta gaur egungo komunikabideen indarraz jabetuta, haren proiektua arrakastaren gailurrera eraman zezakeen bidea aurkitu zuen sare sozialetan.
Hala ere, jaialdiak arazo larriak izan zituen antolaketari, administrazioari eta segurtasunari dagokionez eta ez zen inondik inora ere espero zena izan. Sarreren prezioa $ 100.000 ingurukoa zen eta luxuzko estantzia, bahamar janari, arte, musika eta inoiz antolatutako festa zirraragarriena izango zenaren hitza ematen zuen. Horren ordez, irlara iristean, sarrera ordaindu zutenek, tartean sare sozialetako influencer mordoak, ez zuten espero zutena ikusi. Antolatzaileek mota guztietako arazoak izan zituzten eta ez zuten lortu dena garaiz antolatzea. Luxuzko apartamentuak ordaindu zituzten, eta horren ordez, blai eginda zeuden kanpin dendak baino ez zeuden, janaririk ez, kontzerturik ez eta etxera itzultzeko modurik ezta ere. Harrapatuta zeuden Karibeko irla galdu hartan, antolatzailerik ezin aurkitu.
Ondorioz, antolatzaileek hainbat auzi dituzte, baten bat $100 milioi baino garestiagoa, arrazoi nagusia txartelen salmentan egindako fraudea izanik. 2017ko ekainaren 30ean, New Yorkeko hegoaldeko fiskalak McFarland errudun izendatu zuen. 2018ko martxoan, McFarlandek berak inbertitzaileei eta erosleei fraudea egitea onartu zuen, eta horregatik sei urteko kartzela zigorra eta 26 milioi dolarreko multa jasoaz.
Baliteke Fyre Festival hori ondo antolatuz gero negozio aukera paregabean bihurtu izana, baina sare sozialetan izan zuen inpaktuarengatik, oso ondorio larriak izan zituen estafa kontsideratzen da. Billy McFarland enpresa ideia bikaina izan zuen eta hori behar zen moduan promozionatzen jakin zuen ekintzailea da. Hala ere, praktikara eramatean akatsak izateak bere karrera itxaropentsua guztiz hankaz gora utzi du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.