2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna
Emakumeon eguneroko borroka
Betidanik izan da emakumea gutxietxia lan arloan eta gaur egun ere horrela jarraitzen du. Emakume asko independenteak dira, baina asko eta asko baldintza oso txarretan. Esaterako, asko ez dira hil bukaerara iristen, beste batzuk laguntzak behar dituzte eta beste asko lanean ari direla dirua galtzen dute. Gainera, ohikoa da gizonezkoak ikustea kargu garrantzitsuetan, hotel edo bankuetako zuzendari, enpresa eta multinazionalen jabe,...
Barakaldon, Argitan emakumeentzako aholku etxeak, martxoaren 8a dela eta, kuleroak zintzilikatu dituzte lantokiaren atean protesta gisa, emakumeek lanean jasaten duten prekaritatea salatzeko. Barakaldon, gaur egun 3.729 emakume daude langabezian, biztanleriaren % 21 , gizonezkoekin alderatuta kopuru altua, gizonezkoen ehunekoa %12 baita. Gainera, langabetuen %55a 45 urtetik gorako emakumean dira eta hauek, prestakuntza gutxi edo ia ezer dutenez, gehiago kostatzen zaie lan-postu duhin bat aurkitzea, eta askok eta askok hirugarren adineko pertsonak zaintzen bukatzen dute, bizitzeko aina dirurik lortu gabe.
Barakaldon gainera, langabezian bizi diren emakumeetatik 1.645ek soldata soziala jasotzen dute bizi al izateko, 342 emakumek, soldata prekarioaz gain diru-laguntzak jasotzen dituzte eta beste 345 pertsonek, subsidioak behar dituzten euren erretiro pentsioaz gain.
Bukatzeko, nahiz eta emakumeari zuzenean eragiten ez dieten hainbat arlotan egiten diren murrizketak, esaterako, hezkuntzan, zerbitzu sozialetan,osasungintza,... egiten direnak, zeharka eragiten diete.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.