2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

JOKOAN INBERTITUTAKO DIRUA

JOKOAN INBERTITUTAKO DIRUA

Apustu jokoa oso fenomeno ohikoa da gizakiengan. Nolanahi ere, duela gutxi sortutako jokoetan, makina txanponjaleetan edo bingoetan esate baterako, ikaragarri handitu da jokoaren mendekotasun psikologikoan erori den pertsona heldu zein gazteen kopurua. Gainera bataz beste 3 jokalari patologikotik 2 gizonezkoak dira.

Ludopatia, jokatzen duen pertsonak bere jokoa kontrolatzeko gaitasun eza da, horrela, bere jokatzeko erak (eta galtzekoak gehienetan) bere bizimoduko esparru garrantzitsuei eragiten die (osasunari, ekonomiari, familiari, lanari, lagunei…). Jokoan kontrolik gabe sartu ahala, pertsona honek gero eta denbora eta diru gehiago eskaintzen dio jarduera honi. Egoera honetan, apurka, beste jardueretarako interesa galtzen du, isolamendu sozialerako joera gehitu egiten zaio eta zorrak eta beste arazo batzuk agertzen zaizkio.
2006an, EAEko biztanleek 1.300 milioi euro inbertitu zituzten jokoan, eta Estatu osoan, epe berean, 28.800 euro inbertitu ziren, sektoreak Euskadiko aisialdirako eskaintzan duen garrantziaren isla nabarmena da. EAEko herritarren jokatzeko ohitura sozialei dagokienez, eta bezero mota jokoaren arabera aldatzen den arren, egindako ikerketa batek honela deskribatzen du Euskadiko jokalari tipoa: 45 eta 65 urte arteko gizonezko bat, soldata-maila erdi-baxua duena.
Halaber, aipagarriak dira sexuen arteko ezberdintasunak. Gizonezkoen % 71,7k jokatzen dutela onartzen duten bitartean, emakumezkoen % 57,6k onartzen du. Egoera zibilak ere aldagai esanguratsua dela dirudi, izan ere, ezkonduta dauden edo bikotea duten biztanleen % 68,2 dira gehien jokatzen dutenak. Inkesten arabera, herritarren % 49,9k uste dute jendeak dirua irabazteko baino ez duela jolasten; dena dela baina geroz eta gehiago dira denbora-pasa gisa ere jokatzen dela uste dutenak. Maiztasun handi samarrez jokatzen dutenek diru-kopuru txikiak jokatzen dituzte. Hala, galdetutakoen % 82,4k 40 eurotik behera gastatzen dutela diote. Bestalde, Euskadiko jokoan gizarteak duen eraginak handia izaten jarraitzen duela erakusten du ikerketa batek. Hain zuzen, Euskadiko biztanleen %60k beste pertsona batzuekin batera jokatzen dute, bereziki senitartekoekin eta lagunekin.
Azken urteotan, espainiar gazteen artean modan jarri den eta  "Trending topic" kontsideratzen den beste apustu mota bat kirol-apustuak dira. 18 eta 25 urte bitarteko 217.000 herritar baino gehiagoren egunerokoan sartutako elementua da gaur egun. Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera, 670.000 espainiarrek gutxienez urtean behin egiten dute apustua, adin segmentu horretan dauden pertsonen %30 inguruk, zifra hori 26 eta 35 urte bitarteko pertsonen taldeak besterik ez du gainditzen. 2017ko bigarren hiruhilekoan soilik 1.400 milioi euro baino gehiago mugitu zituzten Espainian.

Resultado de imagen de ludopatía
Resultado de imagen de ludopatia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.