2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Langabezia Euskal Herrian


Langabezia mundu mailako gai garrantzitsuenetako bat da eta hainbat ekimen eta proiektu aurreikusten ari dira egoera larri honi aurre egiteko.

Euskal Herrian finkatuz, Gipuzkoako Debagoiena bailaran langabezia tasa jaitsi egin da urte hasierarekin, baina jaitsiera txikia izan du; abenduan %8,3ko tasa zuen eta 2019ko urte hasieran %8,2 tasakoa izan da.
Adegik (AsociaciĆ³n de empresas de Gipuzkoa) esan duenez, Gipuzkoan, %2,2 eta %2,6 arteko hazkundea izan da.
Baina Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuz, langabeziak gora egin du eta abendutik urtarrilera  1.813 langabe gehiago zenbatu dira.
Esan genezake, 2019ko urtarrilak galera handia ekarri duela, eta horregatik, otsailean martxan jarri ziren hainbat enplegu sorrera egoera aldatu nahian , baina ez zen nahikoa izan galera horri aurre egiteko eta oraindik milaka eta milaka pertsona daude kale gorrian.
Honako portzentaje hauek dira langabeziarenak Hego Euskal Herrian: Gipuzkoan  31.958 langabe; Bizkaian 68.233; Araban 19,672 eta Nafarroan 33.839, guztira 153.702 langabe daude lau probintzi horietan soilik. ELAk adierazi duenez, %11,54 ko langabezia da.

Bestalde, aipatu beharra dago, emakumeei langabeziak gogorrago eragiten dietela gizonezkoei baino, izan ere, 88.507 emakumezko zeuden guztira lan bila otsailaren amaieran, eta 65.195 gizonezko, hau da, 23.312 emakume gehiago.
Lotsagarria iruditzen zait hainbesteko aldea izatea bi generoen artean. Datu hauek argi eta garbi erakusten dute  lan merkatuak ze oker jokatzen duen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.