EROSKI
Eroski 1969an sortu zen "Mondragon Corporacion Cooperativa" barnean dagoen banaketarako kooperatiba da. 2007ko ekainean Caprabo enpresa espainiarra erosi eta gero, 2.441 salmenta-toki
ditu. 2015eko urtarrilean Eroski ixtear zegoen, bankuekin akordioak egin arte hau horrela, bere zorra osorik berregituratzeko aukera eta finantza ekarpenen trukearen hasiera posiblea zen.
2019an, hainbat datu izan ditu Eroskik: tokiko elikagaien salmentan
%33ko igoera; produktu freskoen salmentan %38ko gorakada EAEn; eta
bertako haragiaren salmentan %10eko igoera. Guztira 1.900
hornitzailerekin egin duela lan EAEn gaineratu du, eta 650 milioi
eurotik gorako erosketa egiten diela urtero.
Igoerarik handienetakoa harategian izan duela kooperatibak ere adierazi dute, %57,61ko igoera hain zuzen ere. Esnekietan ere igoera handia izan dela aipatu dute; %36,17 igo da.
Kooperatiba izaera duen lehen banatzailea dela ere adierazi dute Eroskiko ordezkariek, eta "liderra Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien banaketan".
Merkadona, Eroskiren konpetentzietako bat da. 1.447 supermerkaturekin 15 autonomia-erkidegotako 46 probintziatan dago. Espainiako elikadura atal osoaren merkatu-kuotaren %13,5 osatzen dute.
Gaur egun 70.000 pertsonek baino gehiagok lan egiten dute konpainian, 4,6 milioi familia baino gehiagoren elikadura asetzeko.
informazioa-iturriak:
https://goiena.eus/debagoiena/1552997324538-eroskik-adierazi-du-tokiko-elikagaiak-merkaturatzen-liderra-dela
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eroski
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.