2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

Eusko (Euskal moneta)


EUSKO (EUSKAL MONETA)

Euskoa Euskal Herriko tokiko dirua da, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa Garaian erabiltzen dena. Moneta soziala da, ohiko diruaren alternatiba; ez du moneta tradizionala ordezkatzeko helburua, baizik eta honek betetzen ez dituen hutsune batzuk betetzeko. Tokiko garapena adibidez, bertako ekonomiari bultzada emanez.

Euskal moneta elkarteko kideok 2010eko azaroan ezagutu zituzten Akitaniako  (Òlt e Garona) Villeneuve-sur Lot herriko Abeille monetaren kudeatzaileak. Harremanetan jardun ondoren, tokiko moneta sortzea pentsatu zuten. Jende anitz aurkitu dute proiektuaz interesatua. 2011ko ekainean elkartea eratzen hasi ziren eta urte bereko irailean abian jarri zuten. 2013ko urtarrilaren 31ean jaulki zen euskoa.

Ezaugarriak:
Euskoa zentimotan zatitzen ez den dirua da, eta euroaren balio bera du. Hala, erabiltzerako orduan, produktu baten prezioaren euro osoak euskoekin ordain daitezke, baina zentimoak eurotan ordaindu behar dira. Adibidez, 3,50 euroko produktu bat 3 eusko eta 50 euro-zentimoren truke eskuratu daiteke.

Billete formatuan jaulkita, 1, 2, 3, 4, 5, 10 eta 20 euskoko billeteak daude. Ez dago txanpon formaturik.

Billeten diseinuak Ramuntxo Partarriuek eginikoak dira, Bob Edmek egindako argazkien gainean. Argazkiotan Euskal Herria edota euskararekin lotura duten irudiak ageri dira.

  • 1 euroko billetea urdina da, eta txalaparta ageri da.
  • 2 euroko billetea gorria da, eta euskal dantzen irudia darama.
  • 5 euroko billetea grisa da, eta Iparraldeko nekazaritza-lurraren irudi bat erakusten du.
  • 10 euroko billetea hora da, eta irudian arbela ikus daiteke, NOR NORI NORK euskarazko aditz sistema mota idazten ari den emakumezkoarekin.
  • 20 euroko billetea morea da, eta irudian industria guneko garabiak daude.
Billeteak faltsifikazioen kontrako bost segurtasun sistema dituzte, euro billeteen antzekoak.
  • Filigrana bat
  • Urreztadura berotua
  • Puntzoi zigiluak (segurtasun sistema hau, gainera, itsuek billeteak errekonozitzeko balio du)
  • Fotokopien kontrako segurtasun sistema
  • Ezkutuko beste sistema bat
Billeteak nork eginen ditu? 

Inprimategi batek egiten ditu, billeteek ziurtasun sistema bat dute, euroek duten bezala. Billeteek ere banda distiratsu bat dute eta marrazki bat paperean txertatua. Euro-billete bat fotokopiatzen baduzu ageri da berehala, beltza bilakatzen baita, euskoarekin ere berdin.


Helburuak: 

Euskoa sortzaileen arabera, "tokiko diru bat da, euskalduna, ekologikoa eta solidarioa". Tresna horren bidez, tokiko ekonomiari bultzada eman nahi zaio, bertako gizartearen eta kulturaren onurarako. Euskararen aldeko lanari dagokionez, eusko sarearen parte diren saltokietan produktuak euskaratzeko pausoak ematen ari dira. Ekologiko eta solidariotzat hartzeko, nabarmentzea dago tokiko ekonomia bultzatzeak aztarna ekologikoa murriztea dakarrela, eta tokiko dirua ezarri den beste tokietan aztertu denez, negozio eta saltzaileen arteko harremana indartu da. Gainera, tokiko diruaren proiektua lanpostuak sortzen ari da.



Informazio iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Eusko_(Euskal_Moneta)
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2350/euskoa
https://www.argia.eus/albistea/ipar-euskal-herriko-eusko-moneta-auzibidean
https://www.diariovasco.com/sociedad/201703/16/euskoak-txartela-badu-orain-20170316125406.html



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.