2019(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

McDonald's-en hastapenak

Oso gutxi dira munduan McDonald's-en berri ez dutenak. Gaur egungo gizartean, izen hori entzun bezain pronto janari bizkorra eta frankizia arrakastatsua datorkigu burura. Haurren artean benetan harrera ona izan du beti, eta nahiz eta jakin hamburgesa hauek osasunaren kalterako direla, baita helduen artean ere. Urte asko igaro dira lehenengo establezimendua bezeroetara ireki zenetik eta egunean, 68 millioi pertsona elikatzen duten 40.000 McDonald's daude munduan, 118 herrialdetan hain zuzen. Edonola ere, gaur ezagutzen dugun inperio geldiezina ez dabil jatorrizko ideiatik oso urrun.

Ideiaren jatorriari erreparatzen badiogu, Richard eta Maurice McDonald anaiak dira protagonistak. Arcadia (California) izan zen bi anaien ideia iraultzailearen lehen lekuko. Hanburgesa postu bat ireki zuten eta eskaintza minutu batean eginiko hanburgesak ziren, paperez inguratuta, 10 zentimoren truk. Ez zuten zerbitzarien beharrik, sukaldariek zuzenean jasotzen baitzituzten bezeroek esakatzen zutena. Urte gutxi batzuk beranduago, zerbitzuaren bideragarritasuna oso argi ikusirik, ordura arte zuten karabana jatetxe bihurtu zuten eta alboan 7.5 metroko M hori erraldoia jarri zuten, herriko puntu guztietatik ikusgarria zena.

Momentu horretan sartu zen eszenan hain ezaguna den Ray Kroc enpresaria. Ordura arte batido makinak saltzea zuen ogibide eta anaiek hainabat erosi zizkiotenean, berehala jabetu zen jatetxearen sistema berritzailearen potentzialaz: kostua ñimiñoa zen, eta bezeroak amaigabeak. Horregatik bere burua eskaini zuen markaren komertzial gisa lan egiteko. 1955ean lizentziak saltzen hasi zen eta 1961ean, Ray Kroc-ek nazio mailara hedatzeko irrikitan zegoen. McDonald anaiak anbizio horren faltan enpresa saldu zioten 2,5 milioi eurogatik eta onuren %0,5-aren gatik. 56 urte beranduago, McDonald's-ek 17.000 milioi euro balio du. Modu honetan, Richard eta Mauricek ostalaritzako ideia hoberetarikoa izatetik, historiako negozio ideia txarrena izatera pasa ziren. Negozioen munduak eman ditzakeen biren adibide garbia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.