2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

KOOPERATIBAK

Kooperatiba langileek osaturiko borondatezko merkataritza-baltzu autonomoa da non erakundearen jabetza langile-bazkideei dagokie. Eta beraien oinarria elkarlanean datza. Historian zehar garrantzi oso handia izan dute ekonomian, baina azken boladan beraien iraupena mahai gainean jarri da eta baita oraingo merkatuaren egokitzapena ere. Batez ere Fagor etxetresnen kooperatibari gertatu zaiona ikusita, hau da, Fagor Etxetresnen porrotak kooperatiben munduan lurrikara eta eztanda handia sortu du, beraien izaera zalantzan jarri arte. Hala ere, garbi dago gaur egun merkatuaren parte direla eta jakina denez, merkatuaren zabaltasuna eta globalitatea kontuan izanik, beharrezkoa dute merkatura egokitzea. Merkaturatuko diren produktuak, salmentak, bezeroen eskakizunaren araberakoa izango da eta beraz, merkatuko eskakizunetara moldatu beharko dira. Baina beste motatako enpresak bezala, ez dirudi beraien ezaugarriengatik desberdin jokatu behar dutenik.

Kooperatibak beste erakundeekiko ezberdintasun nabariak dituzte; batik bat, esan bezala, langileek osatuak direla. Gizartearekiko ardura eta honek suposatzen dituen arazoei aurre egiteko baloreak dituzte, eta beste erakundeak ez bezala, hauek bazkideen egoera bai ekonomiko, bai sozial eta bai ideologikoak kontuan hartzen dituzte: Elkar laguntza, langileen erantzukizuna, gizarte erantzukizuna, demokrazia, berdintasuna, ekitatea, elkartasuna,...Balore hauek ondorio oso zuzenak ekarri dituzte gizartean eta azken krisi honetan Fagorrenaz aparte azpimarratu egin da beraien konpromisoa langileekiko. Hala, enpleguarekiko kezka handia dute eta langabeziaren murrizketa dute helburu. Horregatik, eta ekitatea kontuan hartuta, hau da, kooperatibako bazkideen arteko soberakin banaketa justua eginez, aberastasuna jendartean orekatuagoa lortzen da eta gizarte eta ekonomi maila desberdintasunak gutxitzea suposatzen du.

Langabezi tasak erreparatuz gero, konturatuko gara Gipuzkoako langabezi tasa estatuko beste probintzietakoa baina baxuagoa dela. Agian Gipuzkoan egoteagatik mugimendu kooperatibo handia: Mondragon korporazioa. Mondragon korporazioa izan daiteke langabezi tasa baxu honen eragile nagusienetakoa. Ez da ahaztu behar Mondragon korporazioa 102 kooperatibak osatzen dutela eta hauek mundu guztian, 5 kontinentetan zabalduak daudela. Enpleguari dagokionez, estatuan 67.146  langile dituzte eta Euskadin 34.959. Ekonomi sektore askotan daude, baina inoiz ez dira ahaztu hezkuntza sektorean egoteaz, beraien helburua lortzeko, ezinbestekoa ikusten baitute produktuetan eta zerbitzuetan balio erantsi handia ezartzea, eta hori bakarrik lortzen da langile formatuak edukitzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.