Ekonomia digitala
Ekonomia digitala, Interneteko ekonomia, ekonomia berria edo Web ekonomia teknologia digitalean oinarritzen den ekonomia da. Gaur egun, ekonomia digitala ekonomia tradizionalarekin korapilatzen joan da, bien arteko ezberdintasunak antzematea zaila bihurtu delarik. Beste alde batetik, ekonomia digital honek gai asko ditu baina garrantzitsuenetarikoak lau dira. Ezagutza. Ekonomia berria ezagutzaren ekonomia da. Bestetik, Birtualizazioa. Birtualitateak ez du esperientzia eza esan nahi, sare eta lanaren erabilpena teknologia eta informazioaren bidez baizik. Baita ere, Ekonomia berria digitala dela. Honek esan nahi du informazioa modu digitalean aurkitzen dela, bere prozesamendua ordenagailu ekipoez errazten delarik eta denbora errealean transferentziak egitea komunikazio sareen bidez. Azkena, Globalizazioa. Globalizazioa berehalako komunikazioaren eta teknologiaren masifikazioaren ondorioa da, baina baita ere ekonomia berriak eredu globala sakontzen du.
Horrez gain, ekonomia digital honek inpaktu handia izan du gizartean, izan ere erabat onartua dago Ekonomia Digitalaren hazkundeak ekonomia osoan eragin orokor handia duela. Hainbat saiakuntza egin dira sektore tradizionaleko eraginaren handitasuna neurtzeko. Beste alde batetik emaitzei begiratuz, positiboak izan dira.Esperotako inpaktu handiaren ondorioz, Ekonomia Digitalak sortutako aldaketei erantzuteko modua ari dira aztertzen enpresa tradizionalak. Korporazioentzako, erantzun hauen bateratasuna esentziala da. Erakunde bankarioak tresna digitalak erabiliz berritzen eta automatizatzen saiatzen dira negozioen eredu tradizionala hobetu nahian, bestalde, irabazi asmorik gabeko erakundeak ere sortu dira transakzio monetarioak eskaintzen dituztenak kredituak eta online maileguak emanaz.
Nire ustez, argi eta garbi ikusi posible dugu, ekonomia digitala oso garrantzitsua dela guretzat, izan ere, gure egunerokotasunean asko erabiltzen ditugu tresna digital hauek, adibidez irakasleek asko erabiltzen dute arbela digitala eta ekintza hau oso garapen ona izan da gizartean.Amaitzeko, esan dezakegu ekonomia digital honek irabazi asko dituela. Batetik, enpresek beraien efizientzia hobetzen dutela prozesu produktiboetan. Bestetik, kontsumitzaileek informazio gehiago posible dute lortu eta honekin aukeraketa sakonago batera iristen gara. Azkenik, gobernuak zerbitzu publiko hobeagoak dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.