Arrazoi hauengatik eta beste askogatik ere manifestazioak eta mota guztietako errebindikazioak eraman dira, telebistan etab. Hainbat partidu oportunistek pentsionisten borroka bereganatzen saiatu dira, PODEMOS eta PSOE adibidez, oso mugimendu zikina kontuan izanda badakitela pentsioak ordainezinak direla, eta arazoa politikoa izateaz oso urruti dagoela. Segurtasun soziala orokorrean estafa piramidal bat da, eta kasu honetan legala izan arren gure politikoen kondizio moral penagarria ebidentzian uzten du.
Politiko populisten arabera pentsio publikoak oso onak dira guretzat, eta norbait sistema aldatzen saiatzen bada kapitalista maltzur bat da. Herritarrak soluzio erraz honekin engainatzen uzten dira eta norbait kontrakoa esplikatzen saiatzen denean, ez diote kasurik egiten. Pentsio publikoak (“de reparto” bezala ezagutzen den sistema erabiltzen dutenak) estafa piramidalak dira lehenago esan bezala. Hau ulertzeko lehenago estafa mota hau nola ematen del ulertu behar da.
Prozesu honetan lehen inbertsoreek irabazten duten dirua, inbertsore berriek aportatzen dutenarekin ordaintzen da, eta aldi berean azken hauenak biktima berrien inbertsioarekin ordaintzen dira. Modu honetan, pertsona berriak sartzen diren heinean jadanik zeudenek dirua jasotzen dute. Honek piramide forma bat gogorarazten du, hortik izena. Inbertsore berriak ez daudenean, ez dago modurik ordainketak egiteko eta piramidearen beheko zati guztiak dirua galtzen du. Hau erabat ilegala da herrialde gehienetan.
Pentsioekin paralelismoa eginez gero, konturatuko gara oso antzekoak direla, izan ere pentsioak ordaintzeko geroz eta langile berri gehiago eta soldata handiagoekin behar dira kotizatzeko. Horrela, gastua urtero handitzen da. Arazo bakarra zera da, urtero pentsionista kopurua handitzen dela eta aldi berean langile gutxiago daudela, kasu askotan soldata murriztuekin. Azkenean espainiari finantziamendua ixten diotenean sistemak kolapsatuko du eta ebidentzian geratuko da lehenago esandako guztia. Kolapso honetan miloilka pertsona pobrezia absolutoan geratuko dira.
Herritarrak estafa piramidal honetan parte hartzera beharturik daude, izuna eta kartzelako zigorrekin inpostuak ordaintzen ez badituzte. Lehenago esan bezala, espainiako legislazioak timo hauek debekatzen ditu, baino ez dugu inoiz ikusiko presidente edo konpetentzia honen ministro bat kartzelan ikusiko. Nire ustez hainbat alternatiba bilatzen hasi beharko genuke, Chileren modeloa edo pentsioak pribatizatzea adibidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.