2019(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

Petrolioa

Petrolioa osaera ezberdineko hidrokarburoen (batez ere alkanoen) nahasketa likidoa da. Materia naturala da, beltza edo marroi iluna (horixka edota berdexka ere izan badaiteke ere), nahiz eta osaeraren arabera, itxura desberdina hartzen duen.

Energia emateko duen gaitasun handiarengatik, aise garraiatzeagatik eta bere ugaritasun erlatiboarengatik, 1950eko hamarkadatik aurrera munduko energia-iturririk garrantzitsuena bilakatu da. Gainera, hainbat produktu kimikoren (disolbatzaile, ongarri, plastiko edota pestiziden) lehengaia ere bada.

Petrolioak bi arazo dakartza: ingurumen-aldaketak, batez ere, petrolioari lotutakoak (adibidez, petrolioa erretzean, partikula kutsagarriak isurtzen dira atmosferara, itsas isuriak gertatzen dira, ekosistemen eta biosferaren hondamendiaren eragina...). Gainera, herrialde menperatzaileek menpeko herrialde ekoizleekiko duten energia-mendekotasuna, benetan azpimarragarria iruditzen zait. Menpeko herrialdeak (Saudi Arabia, Irak, Iran…) egoera ahulean daude; izan ere, herrialde ekoizleek zer erabakitzen dutenaren (esaterako, petrolio gordinaren prezioa igotzea...) mende daude. Eta, hori gutxi balitz, hainbat faktoreen artean horrek eraginda, herrialde horiek pairatzen dituzten arazo ekonomiko, sozial, demografiko… beldurgarriak dira. Orokorrean, mundu mailan potentzia diren herrialdeak ustiatzen dituzte, beraien mesedetan noski, eta eskuak garbitzen dituzte nolabait, ondorioetatik ihes eginez.

Bestalde, petrolioa benetan kutsakorra da, ez da biodegradagarria, baliabide berriztaezina da; ondorioz, nolabait eta nonbait isurketa bat gertatzen denean, inguruarekin amaitzen du (itsasoan esaterako, bertako bizitzarekin bukatzen du; arrainak…).

Lehen aipatu bezala, petrolioaren eraginez hainbat arazo daude mundu mailan, eta arazo benetan larriak. Hausnartzeko modukoak dira Guillermo Roa Zubiaren hitzak: oro har, petrolioa duena aberatsa da. Gizartea likido beltz horren inguruan antolatuta dago, eta oso zaila izango da hori aldatzea. Badirudi agortzen ez den bitartean gizarteak ez duela beste energia-iturriak sustatzeko ahalegin sendorik egingo. Industria, ordea, ahaleginduko da agortu arte petrolioa erauzten.

consecuencias del petroleo bilaketarekin bat datozen irudiak  Erlazionatutako irudia





Bibliografia:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.