World Economic Forum elkarteak ikertu duenez, hainbat datu kezkagarri daude: Parisen biztanleriaren %50a bakarrik bizi da, Estocolmon , berriz, %60a. Erresuma batuan bi aldiz handitu da bakarrik bizi diren pertsonen ehuneko 1960. urtetik, %31ra. Gainera, 75 urtekoen pertsonen erdia bizi da bakarrik Erresuma Batuan, gehiengoek ez dute hilabete batean edo gehiagoan beraien senide edo lagun batekin hitz egin. AEBn lagunik gabeko pertsonen ehuneko hirukoiztu egin da eta egoera normalena bihurtu da herrialde horretan.
Mundu mailako egoera aztertu ondoren ekonomikoki duen eragin negatiboa azpimarratu behar da. Bakardadean murgilduta bizitzea garestia da, izan ere, gure osasuna okertzen du eta honek dirua eskatzen digu botiketan eta hospitaleetan gastatzeko. Adituek diote bakardadea egunean 15 zigarro erretzea bezain toxikoa dela eta aldi berean depresioa eta nahaste mentalak areagotzen dituela. Erresuma Batuko egoera kezkagarria denez, bakardadeak ekarritako gastu ekonomikoei erantzun bat emateko Bakardadearen Ministerioa sortu dute. Beraz, ikus dezakegu bakardadearen ondorioek diru galera handiak ekartzen dizkietela munduko gobernuei.
Baina, nola iritsi gara hona? oso zaila da galdera honi erantzutea, faktore asko daudelako, baina azpimagarriak diren bi kontzeptu azaltzeko beharra dago. Alde baetik, indibidualismoak agintzen duen egoera sozioekonomiko hontan, gehiengizko lan orduek paper garrantzitsua dute. Bestetik, teknologia berrien gehiegizko erabilera unipertsonala daukagu, jakinda internetean pasatako denboraren media globala, astean 24 ordu baino gehiagokoa dela.
Hau guztia esan ondoren, ondorioztatu dut gizartean ain normalizatuta dagoen bizitzeko modu honek ez diola onurarik ekartzen, ez pertsonari ezta herrialdeko egoera ekonomikoari. Egoera pixkanaka aldatzeko garrantzitsua da hezkuntza eskua sartzea eta oinarrizkoa dirn harreman sozialak kudeatzen irakastea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.