GIZARTE DESOREKA
Askok diote bizitza duin bat izateko,
ez dela beharrezkoa gauza asko izatea, hau da, oso gauza gutxiekin
izan zaitezkeela zoriontsu. Hala ere, jakina da bizitza “zoriontsu”
hori izateko, oinarrizko gauza batzuk izan behar dituela edonork,
esaterako, maite duen jendea inguruan izatea, bizitzako arlo
desberdinei buruzko ezagutza izatea... Baina gauza guzti horien
artean, askok ukatu arren, egoera ekonomiko egoki bat izatea ere
beharrezkoa da.
“Diruak ez du zoriontasuna ematen”
esaldi mitikoa askotan entzun dugu, eta ezin da ezeztatu
errealitatearen egia handi bat adierazten duela. Alabaina, onartu
behar da edonorri gozamen ikaragarria ematen diola bere kontu
korrentean zifra handia bat ikusteak.
Maila ekonomiko horretara ailegatzeko,
alde batetik, norbanakoak esfortzu handiak egin behar ditu, nahiz eta
erreza ez izan arren. Halare, gaur egun, geroz eta pertsona gehiagok
ez dute esfortzu hori egiteko aukerarik ere, ondasun ekonomikorik ez
duen familia xume batetik datozelako. Guzti honen errudun
handienetariko bat, gizarte klaseak geroz eta hobeagoak izatea
ekiditen duten herrialdeak dira. Egun, “matxuratutako igogailu
soziala”ren kontzuptua erabiltzen dute injustia hau azaltzeko.
Klase sozialak egoera hobeago batera eboluzionatu beharrean,
geldialdi bat egon da hobotze prozesu horretan.
Pertsona askok ez sinistu arren, gaur
egungo errealitatea horrelakoa da; eta gezurra dirudi XXI.mendean
egonda, ikasketa eta egoera ekonomiko egokia duten gurasoen
seme-alabek %48 gehiago irabaztea, familia xumeko seme-alabek baino.
Gaur den egunean, kapazak izan beharko ginateke, era batera edo
bestera, horrelako bidegabekeria sozialak konpontzen, eta egoera
ekonomiko kolektiboa egoki bat izaten.
- Erabilitako informazio iturria: https://elpais.com/economia/2019/03/21/actualidad/1553181960_447712.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.