2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

"La Navaleko" enpresa





LA NAVAL-eko ONTZIOLA

la naval bilaketarekin bat datozen irudiakLa Naval ontziola edo Construcciones Navales del Norte (Iparreko Itsas Eraikuntzak euskaraz), Sestaon dagoen ontziola da. Enpresa 2005. urtean sortu zen, "La Naval" ontziola historikoaren pribatizazioa burutzean, 2007. urtean 500 langile eta 10,46 milioi euroko irabazia lortu zuen.
Historiari dagokionez, La Naval ontziolaren aitzindari izandako Astilleros del Nervión, Nerbioi ibaiko ontziola, 1891. urtean sortu zen. 1908an, Espainiako gobernuak Sociedad Española de Construcción Naval delako elkartea sortu zuen, Espainiar armadarentzako gerraontziak eraikitzeko asmoarekin.

Hainbat informazio dago honen inguruan. Lehenengo puntua, garrantzitsuena eta nik azalduko dudana  segidan azalduko dut. La Navaleko langileek Europara jo dute ontziolaren itxiera saihesteko
,hau da, Europako erakundeen babesa biltzen ari dira Bruselan, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ontziolaren akziodunen parte-hartzea onar dezaten eta horrela, itxiera saihestu. 2019ko Otsailaren 7an, 2.000 pertsona baino gehiago bildu dira arratsaldean Ezkerraldean egin den manifestazioan, Navaleko lan-erregulazioko espedientearen eta itxieraren aurka protesta egiteko; Sestao, Portugalete, Barakaldo eta Santurtziko alkateak, hurrenez hurren ere izan dira bertan.
Ezkerraldeko familiek eta bizilagunek babestu dituzte ontziolako langileak, baita ordezkari politikoek ere. “Lehendakari, joan zu Cadizera”, “Zertarako inbertitzaile izan, Ferrolera bidaliko banaute” eta “Itxierarik eta kaleratzerik ez Navalen” oihukatu zuten ibilbidean. Langileen ordezkariek manifestazioan zehar Navalek teknologia eta balio erantsi handiko ontziak eraikitzeko gaitasuna duela aldarrikatu eta ohi egiten zuten.

Navantia enpresako ontziola publikoa zen, baina 2006an pribatizatu zuten; Tax Leasek eragindako arazoak, kontratazio txarrak, akziodunen arazoak eta kudeaketa eskasak direla eta sortu da gaur egun daoen egoera. Langileak kaleratzeko lan-erregulazioko espediente baten aurrean daudela gogorarazi zuten ordezkariek: “15 egunen buruan kaleratuko gaituzte, eta behargin batzuei Navantiara joateko aukera eman digute, 100 urte baino gehiago martxan izan den ontziola ixteko”.
Beraien konponbidea hau DA: "Navantiara alde egitea ez da konponbidea, ontziola desegitea eta Ezkerraldean enplegua deuseztatzea baizik".

2019ko Martxoaren 6ean argitaratutako artikuluaren arabera, Navantiako lantokietara eramango dituzten langileei gutun bat bidali die Sepik (Sociedad Estatal de Participaciones Industriales), nora joan nahi duten esan dezaten, hori baita pribatizazioa eman zenean CCOO eta UGT sindikatuekin adostutakoa. Akordio horren arabera, 150 langile Navantiako lantokietara eramango dituzte.
La Navaleko langileak elkartu egin dira, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eta PSOEri irtenbideak eskatzeko, "eurak baitira ontziolaren itxieraren arduradun nagusiak".


 informazio-iturriak:
- https://eu.wikipedia.org/wiki/La_Naval_ontziola
- https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6184914/naval-ixteraren-aurkako-manifestazioa-ezkerraldean-2019ko-otsailak-7/
- https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6248223/la-navaleko-langileek-irtenbideak-eskatu-dizkiete-pedro-sanchezi-eta-psoeri/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.