Emakumeek ekonomian duten eginkizunari buruz, errealitate asko irudikatzen ditu gizarteak: emakumeek gutxiago kobratzen dutela, langabeziak eragiten dituen arazoak gehiago sufritzen dutela, beraiek lanaldi murriztuak egiten dituztela familia zaintzeko eta abar.
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen den eguna, bete da. Gizartea aldatzen hari bada ere, emakumeek gizonek baino zuzendaritza-postu gutxiago okupatzen dituztela adierazten dituzte zifrek. Esaten da, erantzukizun handiko karguak onartzerako garaian, aurre egitea gehiago kostatzen zaiela, gizonezkoenak ez diren kudeaketa-ereduak aplikatzen dituzte eta beste emakume, gazte eta neska batzuen eredu gisa balio duten erreferenteak falta direla..
Lehen aipatu ditudan emakumeak ez dira bakarrik talde liderrak, bakoitzak bere aginte-esparruetan jarraitu beharreko estrategiak markatzen dituzte; gainera, berdintasuna sustatzen duten eta emakumeen eta lan arloko proiekzio ekonomikoa bultzatzen duten neurriak aplikatzen dituzte.
Berdintasun ekonomikoa edo diru-sarrerak, berdintasun soziala eta berdintasun kulturala, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak (bigarren belaunaldiko giza eskubideak) betetzen badira lortuko lirateke. Baliabide-berdintasuna edo berdintasuna oinarrizkoa da, bai eskubide zibil eta politikoak, bai bizitza duina izateko. Argi utzi behar da beharrezkoak dela berdintasuna sail guztietan egotea, eta geroz eta emakume gehiago hari direla horrelako garrantzia hartzen postu handietan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.