2019(e)ko otsailaren 27(a), asteazkena

BIG DATA

Internetaren erabilerak azken urteotan gorakada nabarmena izan du. Gaur egun, teknologiaren erabilera oso zabala da; eta hala, enpresa gehiengoak teknologia berriez baliatzen dira gaur egun, eta ez bakarrik saltzeko orduan, baita beraiek lana egiteko, bezeroekin erlazionatzeko, produkziorako, teknika berriak baliatzeko,...

Askotan, enpresek ahuleziak izaten dituzte eta arrazoiak askotarikoak dira. Enpresek bezeroen nahietan, prezioetan, kudeaketan eta beste hainbat arlotan arazoak izaten dituzte, eta horretan Big Datak zeregin handia du. “Big Data” terminoa asko zabaltzen ari da jendartean eta Interneten dauden datuekin eta enpresarekin erlazio zuzena du. Big Data-ren eginbeharra Interneteko datuak aztertzea eta haiekin analisiak egitea da. Datu eta analisi horiekin ondorio desberdinak ateratzen dira. Esaterako, bezeroen jarrera nolakoa den aztertu daiteke. Bezeroen nahiak, beharrak, gutxien erosten dena, zein tratu motak nahiago diren eta bestelako informazio pila baliagarriak izaten dira enpresen funtzionamendurako eta haien AMIA hobetzeko. Hala, produkzioa hobetzea eta enpresen zein bezeroen erlazioa hobetzea lortzen da. Beraz, analisi eta azterketa hauen bidez, produktuak hobetzeko eta bezeroetara egokitzeko aukera paregabea da. Noski, ez produktuak bakarrik, marketin-a, publizitatea, eta merkatuan arrakasta handiagoa izateko baliabide guztiak hobetzeko aukera izango litzateke.

Hala ere, kontsumitzailearen ikuspuntutik, kontu handia izan behar dugu. Gai honetan adituak direnek esan dutenez, gure datuak Interneten gero eta gehiago zabaltzen ari dira. Erraz har ditzakete geure datuak eta honek arrisku handia suposatzen du. Interneteko azterketa baten bidez, algoritmoak erabiliz, gure gustuak, gure ibilbideak, gure nahiak, gure ahultasunak jaso ditzakete, eta hau ekiditea gure esku dago. Klik egin aurretik irakurri ez dugun horri, irakurri beharko genuke , gure datuak eman baino lehenago pentsatu beharko genuke ea beharrezkoa den  gure pribatutasuna arriskuan egon ez dadin.

Beraz, argi dago Big Data enpresek erabil dezaketela beraien onerako, baita ekonomiaren onerako; baina gizartean oreka mantentzeko beharrezkoa dugu beti Internetean gabiltzanean kontu handia izatea.

Iturria:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.