2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

HAINBAT ERAGILE EKONOMIKO

HAINBAT ERAGILE EKONOMIKO
Lehenik eta behin, Eragile ekonomikoak, bizi garen gizartean oinarrizkoak eta ez hain oinarrizkoak diren beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten ditugun jarduerak jarduera ekonomikoak dira.
Hiru eragile garrantzitsu ikus ditzakegu: Enpresak,kontsumitzaileak eta estatua. Enpresek ekoiztu banatu eta saldu egiten dituzte. Kontsumitzaileak hau da, Hainbat faktoreren arabera asetzen ditugu gure beharrak adibidez, zerga edo eskatzen diguten interesen arabera. Azkenik, estatua, kontsumitu eta ekoiztu egiten du.

Kontsumitzaileak

Hainbat faktoreren arabera asetzen dituzte beraien  beharrak: Lehenik, sarrera garbien arabera, baita ere,  aberastasunaren erabilgarritasunaren arabera, beste alde batetik,  produktuen salneurriaren arabera. Baita, dituzten ondasunen arabera eta azkenik zerga edo eskatzen zaizkien interesen arabera. Familiek, adibidez, oinarrizko kontsumo unitateak osatzen dituzte.

Enpresak

Ondasun edo zerbitzu publiko zein pribatuak ekoizteko unitateak dira. Pribatuak badira, enpresaren jabeak kontrolatzen eta kudeatzen du ondasunen ekoizpena. Eta publikoak badira, Estatuak kontrolatzen du. Produktuak ekoiztu, banatu eta saldu egiten ditu.

Estatua

Kontsumitu eta ekoiztu egiten du. Ondasun eta zerbitzu publikoetarako enpresak sortuz, ongizate soziala lortu nahi duen entitate bat dela esan dezakegu. Horretarako, interes tipoak erregulatuko dituzten politika ekonomikoak jartzen ditu abian.

Nire ustez, aipatu ditudan eragile ekonomiko  hauek oso garrantzitsuak dira, izan ere, gure beharrak asetzen ditugulako eragile hauekin. Baita ere baditu bere kalte puntuak, adibidez, ez hain oinarrizkoak diren beharrak ere asetzen dituelako. Ondoriozta dezakegu baita ere, hainbat alderdi ikusi ondoren, gehienbat positiboa dela gure nahia asetzen duelako. Ondasun eta zerbitzuak erabiliz, ongizate soziala lortzen du. Azkenik, produktuak ekoiztu ondoren erosteko aukera ere badugula ikus dezakegu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.